Jon Abril: 'Egun ez da abertzaleen bateratzerako baldintzarik ematen'
- elkarlana
- batasuna
- abril
Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak ez du gaur egun alderdi abertzaleen "bateratzea" posible ikusten. Bere esanetan, "ez da horretarako beharrezkoak diren baldintzak ematen, hala ere, elkarlanean aritzeko aukerak zabalik daude".
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EA eta Ezker Abertzalearekin izango dituzten kontaktuetan, "mahai gainean bakegintza eta politikaren normalizaziorako bi dokumentu jarriko ditu Aralarrek, hauek aztertu eta, ondoren, ibilbidea batera egiteko aukerarik dagoen ala ez ikusiko dugu".
Honen inguruan, Abrilek eskaera bat luzatu dio Ezker Abertzaleari: "bide politikoen aldeko apustua egitea soilik". Hala ere, helburu honi begira "pausuak ematea falta da. Indarkeriaren zikloari behin betiko amaiera eman behar zaio eta hori gertatu arte zaila da akordio sakonagoetara iristea".
Aralarreko koordinatzaileordearentzat, " ziklo berriari indarkeriarik gabe eman behar zaio hasiera: pausu hori ematea ETAren esku dago edo, bestela, Batasunaren esku, eta lehenbailehen egoiten badute, denontzat hobe: eurentzat, ezker abertzalearentzat eta euskal gizarte osoarentzat".
EAJren papera
EAJk alderdi abertzaleen "bateratze" horretan joka dezakeen paperari dagokionez, "badaude elkarrekin lan egiteko aukera ematen duten gaiak; erabakitzeko eskubidea, esaterako, baina abertzaletsaunaren munduan EAJ zentro-eskubiko alderida da eta gu, berriz, ezkerreko alderdia gara".
"Abertzaletasunaren eremuan bi alderdi bakarrik egotea izango litzateke aproposena, bata eskubikoa eta bestea ezkerrekoa", gaineratu du Abrilek.
Albiste erlazionatuak
elkarlana
batasuna
- Ezenarro: "Herri honentzako ezker abertzalearen eskaintza ez dut nahi bakarrik Batasunak ordezkatzen duena izatea"
- Mikel Basabe: "Eppur si muove"
- Ezenarro: Aresek Aralar kritikatzen du Gernikako jauzi kualitatiboa ikusi nahi ez duelako
- Aralarrek gogoratu die PPri eta PSEri “Tasio Erkiziaren adierazpenak interes partidistengatik testuingurutik atera” dituztela
abril
- Hauteskundeak aurreratzea berandu datorren erabakia da eta ezer ez duelako aldatuko iragarri du Aralarrek
- Udal eta foru hauteskundeetarako programa eztabaidatu du Aralarren kontseilu politikoak Gasteizen
- Abril: «Herri mugimendua deserosoa zaio botereari»
- Lopezen diskurtsoa konpromisorik hartzen ez duen gobernuaren diskurtsoa dela iritzi dio Aralarrek


