Jon Abril: “Estatutuen irakurketa positiboa egiten dugu inflexio puntua delako”
- aralar
- Alderdien Legea
- Abril
Abrilekin batera Rebeka Ubera, Aralarreko antolaketa arduraduna, Iñaki Aldekoa, Aralarreko Batzarkidea Araban eta Iosu Murgia, Aralarreko Bizkaiko koordinatzailea izan dira gaur goizean Lokarrik antolatutako estatutuak aurkezteko ekitaldian.
Aralarren koordinatzaileordearen hitzetan legeztatuak izateko duten borondatea “argi dago eta horretarako urratsak eman dituzte, bide soilik politikoen aldeko apustu irmoa eginez eta egoera berri bat sortzeko ahalegina eginez”.
Jon Abril estatuari zuzendu zaio eta Ezker Abertzalearen beste sentsibilitateak emandako urrats honek “estatuaren aldetik erantzun argia behar du, legalizazioaren bidetik konbikzio demokratikoengatik eta baita Euskal Herriko gizartearen gehiengo oso zabalak hala eskatzen duelako”.
Aralarren koordinatzaile ordearen ustetan “Jarrera honek hurbildu egiten gaitu Aralarrek beti defenditu duen etorkizuneko ezker abertzale bateratu baterantz, bere sentsibilitate guztiak aitortu eta bilduko dituena”.
Albiste erlazionatuak
aralar
- Aralarrek Bilboko Udalari exijitzen dio Bilboko Konpartsekin elkarrizketaren bidetik abiatzeko
- Aralarrek Zalla, Trapagaran eta Berrizko belodromoak estaltzea proposatu du
- Aralarrek Funeraria Bilbaína enpresaren errausketa-labearen kontrako manifestaziora joateko deia egin die bilbotarrei
- Iosu Murgiak Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Merkelen neurri neoliberalei emandako babesa salatu du
Alderdien Legea
- Aralarrek diputatu eta senatariei eskatu die aukera hau baliatu dezatela Alderdien Lege “demokratikoa, modernoa eta irekia” ezartzeko
- Basabe: "Pertsonen eskubideen gainetik pasatzeko inolako lotsarik ez da erakusten ari Espainiako estatua"
- Alderdien Legea aldatzeko Conde Pumpidoren asmoa berri larria eta ezkorra dela dio Aralarrek


