Jon Abril: “Aralarrek ez du inoiz baldintzarik jarri hitz egiteko”
- Iniciativa Internacionalista
- Jon Abril
- Polo soberanista
Azpimarratu duenez, “burujabetzarako bidean, indar abertzaleok indarrak batu behar ditugula sinetsita nago, eta horretarako aukerak badaudela uste dut. Beste kontu bat da indar metaketa hori beste zerbaitetan bihurtzea, hauteskundeetarako plataforma baten, koalizio baten edo alderdi politiko baten. Hori bada bilatzen dena, guk ETA indarkeriatik aldentzea exijitzen dugu”.
Jon Abrilek esan duenez, “Aralarrek ez du inoiz baldintzarik jarru hitz egiteko”. “Are gehiago, Arnaldo Otegik ordezkatu dezakeen ezker abertzalearen beste sentsibilitatearekin hitz egiteko ahaleginak egiten ari gara, baina ezezkoak etengabe jasotzen ari gara. Zailtasun handiekin topo egiten ari gara. Oraindik ez dugu lortu biltzea eta hitz egitea. Hitz egiteko ez daukagu inolako arazorik, baina ezker abertzale berri bat eraikitzeko akordioak bilatzerako orduan, Aralarrek oso argi dauka irizpideak izan behar direla ezker abertzale bakezalea, anitza eta zibila, horrela ez bada zaila izango delako akordioetara iristea. Bitartean, ekimen jakin batzuk egon daitezke, baina ez epe luzerako estrategia”.
Europako hauteskundeetan Iniciativa Internacionalista aurkezteari buruz, Abrilek adierazi du bere parte hartzea “albiste ona” dela demokraziarentzat. “Poztu egiten gara aurkeztu ahal delako. Hori bai, abertzaleak garen heinean, ez gara proiektu horrekin identifikatuak sentitzen, zerrenda horrek herri honetako politika ez duelako ordezkatzen. Ez da proiektu abertzalea, eta horregatik ez dugu lehiakide zuzen bezala ikusten, nahiz eta Batasuneko ordezkariek zerrenda hori babestuko dutela adierazi”.
Hezkuntzan euskaraz izan behar duen lekuaren inguruan akordioa bilatzeko dauden mugimenduen inguruan Aralarreko koordinatzaileordeak esan du “kezkatuta” daudela, “bi hizkuntzak maila berean jarri behar dituztela esaten dutelako etengabe. Nahiko genuke horrela izatea. Euskarak oraindik eta gehiago atzera egiteak kezkatzen gaitu. Gaur egun hiru eredu daude, eta horren bitartez familiek erabaki ahal dezakete zein hizkuntzatan matrikulatu beraien seme-alabak. Baina Aralarrek eskatzen du legea betetzea, eta 16 urterekin neska-mutikoek derrigorrezko hezkuntza bukatzen dutenean, euskara jakitea, hori ez delako betetzen. Gaztelera jakiteko eskubidea arriskuan dagoela ematen du, baina inork ez du hitz egiten legea ez dela betetzen ari”.
Zentzu horretan, EAJri ohartarazi dio “hizkuntz politika horren konplizeak izan nahi badute, gu aurrean izango gaituzte. Baina hizkuntz politikan aurrera egiteko borondate argia badago, Aralarren babesa izango da”.
Albiste erlazionatuak
Iniciativa Internacionalista
- Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioak Interneten neutraltasunaren eta jabego intelektualaren egungo eredua aldaketaren alde egiten du
- Aralarrek uste du Batasunak Iniciativa Internacionalistarentzat botoa eskatzea berri ona dela demokraziaren kalitaterako
- Aralarren ustez, demokraziarentzat albiste ona da Iniciativa Internacionalista hauteskunde hauetan egon ahal izatea
Jon Abril
- Aralarrek ezkerretik eragingo duen udal politika parte-hartzailea egiteko konpromisoa hartu du
- Aralarrek Espainiako Erregeari bere kargua desagerrarazteko proposamena egin dezala eskatu dio
- Aralarrek lan bilera egin du, indarkeria matxistarekin nola amaitu hausnartzeko eta proposamenak lantzeko
- Aralarrek Europako Parlamentuko ALE taldearen jardunaldietan parte hartu du


