Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Jaurlaritzarendako euskara bigarren mailako hizkuntza dela salatu du Aralarrek

Jaurlaritzarendako euskara bigarren mailako hizkuntza dela salatu du Aralarrek

2010/03/26
  • euskara
  • basabe
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basaberen iritziz, Idoia Mendia gobernu bozeramaileak agerian utzi du Legebiltzarreko kontroleko plenoan, “Jaurlaritzarendako euskara normaltasunez erabiltzea legea betetze hutsa dela, eta ez herri honetako berezko hizkuntza normal erabiltzeko planteamendua daukalako".

Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek, Jaurlaritzarendako euskara normaltasunez erabiltzea berezko kontua beharrean lege kontua izatea leporatu dio. Aralarren legebiltzarkideak gaurko kontroleko plenoan Industria sailburuari galdetu dio Euskadi marka irudi berriaren gonbidapena gaztelera hutsez, hau da, hizkuntza ofizial bakarrean jaso izanagatik. Bere ordez, gobernu bozeramaile Idoia Mendiak erantzun dio, eta agerian utzi du, Basaberen iritziz, “Jaurlaritzarendako euskara normaltasunez erabiltzea legea betetze hutsa dela, eta ez herri honetako berezko hizkuntza normal erabiltzeko planteamendua daukalako. Ez du euskararen erabilera normalizatua bilatzen, baizik eta legeak agintzen diona, hori da gaur Mendiak aditzera eman duena”. Basaberen ikuspegiko, Mendiaren erantzunak “auzo lotsa ematen du”; izan ere, garbi adierazi du “hizkuntza ofizial bien erabilera egin ez bada dela Euskadiren irudi berria Jaurlaritza berriaren sailburu berri batzuek hizkuntza bakarrean ikusten dutelako eta euskara nahikoa dutelako apaingarri”.

Aralarren legebiltzarkideak salatu du “Jaurlaritzak lan egitea euskara bigarren hizkuntza ofizial balitz moduan. Baina hori ez da horrela. Hemen hizkuntza ofizial bi ditugu, ez lehenengo mailako bat eta bigarren mailako beste bat”.

Hala ere, Aralarren legebiltzarkideak “positibotzat” jo du gobernu bozeramaileak aditzera eman izana, “bere bigarren txandan izan bada ere, 2010aren martxoaren 26tik legea betetzeko asmoa agertu izana Jaurlaritzak bere bozeramailean ahotan”.