Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen

Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen

2011/10/13
  • hezkuntza
  • basabe
Aralarrek hezkuntza publikoko baja guztiak jakinarazi eta hurrengo egunetik betetzea proposatu du, baina PPk eta PSEk kontra bozkatu dute eta ekimenak ez du aurrera egin. Gauzak horrela, LHko eta DBHko ikasleek, irakasleren bat faltan izanez gero, ez dute irakasle-ordezkaririk izango bost egun igaro aurretik.

Aralarrek salatu egiten du PSEk eta PPk eskola publikoa ez lehenetsi izana. Izan ere, Aralarrek egindako proposamenaren kontra bozkatu dute biek. Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek Lehen Hezkuntzan (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) irakasleen ordezkapenak jakinarazten diren une beretik betetzeko eskaria eraman du gaurko osoko bilkurara. Basabek adierazi duenez, “kalitatea gura dugu gure hezkuntza sistema publikoan, besteak beste, EAEko gurasoek sistema publikoa aukeratzen segi dezaten. Eta horretarako, ordezkapenak behar direnean, premia dagoen unetik beretik bete behar dira plaza horiek”.

Basabek baieztatu duenez, “eskoletara joatea ikasleen betebeharra den eran, euren eskubidea delako eskolak jasotzea eta bajak betetzen ez direnean kalte egiten zaio horri”. Are gehiago, Basaberen iritziz, “egin daitekeen zerbait da, Haur Hezkuntzan eta Pedagogia Terapeutikoan halaxe egiten baitu Hezkuntza sailak. Horregatik ez dugu ulertzen PPren eta PSEren jarrera LHko eta DBHko ikasleen eskubidearen kontra jo izana eta ez bermatu gura izatea hezkuntza sistema publikoaren kalitatea bermatzeko neurria”.

Ekimena