Jaurlaritzak ez du ETBn Ombusmana egon dadin babestuko
- etb
- basabe
- ombusman
Ombusmanaren figura egonkorra sortzeko proposamena egin zuen Aralarrek orain dela hilabete. Horretarako EiTBren legean aldaketa egin beharra dagoenez, lege proposamen gisara aurkeztu zuen ekimena Jaurlaritzan. Gobernu kontseiluak, ordea, bere azkeneko bilera, Aralarren proposamenaren aurka egin du "indarrean dagoen legeak independentzia zein herritar guztien interesaren ordezkaritza herritarren legebiltzar-ordezkarien bitartez ziurtatzen direla" argudiatuta.
Aralarrek urtarrilean aurkeztu zuen ekimena Legebiltzarrean. "Uste dugulako zerbitzu publikoa benetan gizarte guztiaren zerbitzura eduki ahal izateko oso planteamendu egokia dela orain arte ez bezala, Ombusamana izan dadila figura egonkor bat eta euskal irrati-telebistan eginkizun zehatza, aurrekontu zehatza eta bitarteko zehatzak izango dituena”, azaldu zuen orduan Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek. Aldiz, Jaurlaritzaren erabakiak dioenez, "indarrean dagoen legeak independentzia zein herritar guztien interesaren ordezkaritza ziurtatzen ditu, herritarren legebiltzar-ordezkarien bitartez; izan ere, Administrazio Kontseiluaren lehendakariak betetzen du zeregin hori. Legebiltzarrak hautatzen du Administrazio Kontseilua eta lehendakaritza txandaka betetzen da".
Albiste erlazionatuak
etb
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek


