Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Jaurlaritzak, bere burua zuzendu eta, diruz lagundu beharko ditu ostalariak, Aralarren ekimenez

Jaurlaritzak, bere burua zuzendu eta, diruz lagundu beharko ditu ostalariak, Aralarren ekimenez

2011/03/23
  • erostarbe
  • tabakoa
  • laguntzak
Jaurlaritzak amore eman beharko du eta diruz lagundu beharko ditu 2005eko tabakoaren legera egokitzeko inbertsioak egin zituzten ostalariei. Onartu berri den tabakoaren legeak ez bazuen Aralarrek zuzenketa onartu, biharko plenoan gobernuak amore eman beharko du, taldeen artean adostu egin duelako Aralarrek, ostalaritzan inbertsioak egitea erabaki zuten haiei diruz laguntzea.

Legearen negoziazioan posible izan ez bazen ere, Aralarrek lortu du azkenean 2005eko tabakoaren legearen ondorioz egokitzapen lanak egin zituzten ostalariak diruz laguntzeko konpromisoa. Biharko osoko bilkuran, Aralarrek aurkeztutako ekimenari jarraituz, erdibideko bat adostu dute taldeek Jaurlaritzari eskatzeko, Espainiako gobernuarekin elkarlanean, “euren establezimenduetan inbertsioak egin zituzten titularrentzat konpentsazio egokiak ezartzeko bideak bila ditzan”.

Aralarren legebiltzarkide Oxel Erostarbek legeari zuzenketa moduan aurkeztu zuen bere egunean aukera hori. Orduan ez zen onartu, baina biharko osoko bilkuran eztabaidatu eta onartuko den testuari esker, gobernuak bere burua zuzendu beharko du eta bide eman beharko die laguntzak emateari. Oxel Erostarbek adierazi duenez, “2005ean Espainiako gobernuak onartu zuen tabakoaren legearen ondorioz ostalaritza negozio askok inbertsio handiak egin zituzten legera egokitzeko eta logikoa da pentsatzea, oso denbora gutxira berriro aldatu den legearen aurrean, orduan egindako inbertsio ekonomiko hura nolabait diruz laguntzea. Hain justu, gainera, laguntza horiek Espainiako gobernuarekin elkarlanean egin dadila eskatuko diogu Jaurlaritzari, kontuan izanik, 2005eko legea Espainiako gobernuaren legea izan zela”.

Erostarbek azpimarratu duenez, “tabakoaren legearen egokitzapena negoziatzen aritu garenean laguntza hauei bide eman nahi izan genien eta orduan ez zen posible izan. Azkenean, baina, gure ekinari esker, gobernuak amore eman beharko du, Legebiltzarreko taldeen artean lortutako adostasunari esker”.