Irazabalbeitia: “Euskal Herriko ahots ezkertiar eta abertzalea entzungo da Estrasburgon”
- Irazabalbeitia
- Europako hauteskundeak
Helburu hori betetzen lagundu duten militante eta boto emaile guztiei eskerrak eman dizkie, Aralarrek koalizioan izan duen ordezkariak. Irazabalbeitiak Iparraldean ABk eta EAk sustatu duten Europe Ecologie koalizioak lortutako emaitzak izan ditu gogoan eta emaintzongatik zoriondu ditu. “Iparraldean bigarren indarra izan da eta han eta hemen izandako emaitzek erakusten dute Euskal Herrian bide zibiletatik jardungo den ezkerreko indar abertzale baten beharra.
Hautesleak aktibatzen zailak ziren hauteskunde batzuetan helburua lortu izana nabarmendu du Irazabalbeitiak. Era berean, Irazabalbeitiak iragarri duenez, “langileen eskubideen alde lan egitea koalizioak mahai gainean kanpainan zehar landu duen ildo bat izan da eta krisiari aurre egiteko behar den Europa sozialaren aldeko apustu garbia egingo dugu Europan”. Era berean, hauteskundeetan alderdi guztiek parte hartu ahal izana positibotzat jo du Irazabalbeitiak.
Aritz Romeo, "oso gustura"
Bestalde, Aritz Romeo hautagai nafarra “oso gustura” agertu da Europako hauteskundeetan Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioak lortutako emaitzengatik. Nabarmendu duenez, koalizioa izango da “Nafarroaren ahotsa Europan”.
Romeok esan duenez, “Europako parlamentuan ordezkaritza lortzea zen helburua, eta hori Inaki Irazabalbeitia izango da. Nafarroako gizartearen eskaerak entzuteko prest da, beraien eskaerak defendatzeko edota beraien ekimenak tramitatzeko”.
Azpimarratu duenez, Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioak botoen %6,96 eskuratu dituzte Nafarroan. “Nafarroan aldaketa politikoa emateko dagoen pultsuan indarrak mantentzea lortu du koalizioak”, adierazi du.
Albiste erlazionatuak
Irazabalbeitia
Europako hauteskundeak
- Aralar ALEn, Europako Aliantza Librean, onartua izan da
- Patxi Zabaleta: “Aralarrek proiektu oso argia dauka, sendoa, eta bere kideen eta ingurukoen arteko batasuna sortzen duena”
- Aralarrek Europan ordezkaritza izateko helburua lortuta, tinko jarraituko du Euskal Herrian ezker abertzale politikoa indartzen


