Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Iratzarriren II. kongresua, "etorkizuna gazteona" lelopean

Iratzarriren II. kongresua, "etorkizuna gazteona" lelopean

2010/10/09
  • Ares
  • Iratzarri
Iratzarrik, Aralarren gazte erreferenteak, bere II. Kongresua egiten dihardu asteburu honetan Bilbon. “Etorkizuna gazteona” lelopean erakundeko delegatuak bildu dira eta estatutu berriak eztabaidatu dituzte.

Iratzarri, Aralarraren gazte erreferentearen delegatuak eta militanteak II. kongresua ospatzen dihardute asteburuan Bilbon. "Etorkizuna gazteona" lemapean kongresu honetan aukeratuko da dinamizazio batzorde iraunkor berria. Aralarren koordinatzaile Patxi Zabaleta, Legebiltzar taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarro, antolakuntza idazkari Rebeka Ubera eta Nafarroako Aritz Romeo hasierako ekitaldian izan dira gazteei babesa emanez.

Fabio Gonzalez Iratzarriren koordinatzaileaak egin du harrera diskurtsoa. Iratzarrik berezitasun bat duela esan du Gonzalezek, "alde demokratiko bat da, asanbladan funtsatuta. Demokrazia oinarria dute Aralarreko gazteek, eta horrek oso gauza sinple eta argia esan nahi du: Erabakitzen duguna badakigu nortzuk erabakitzen duten, badakigu zer prozedimendua jarraitu behar den, eta taldearen hitza azkeneko hitza da, inongo tutelarik gabeko mugimendua da gurea", azaldu du koordinatzaileak.

Aralarren legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok gazteak animatu ditu "mundu globalizatu honetan, pertsona librez osotutako Euskal Herria eraikitzen jarraitzeko, eta mezu hori gizarteratzeko". "Eutsi alaitasunari, borroka bai, alaitasuna ere bai", zuzendu zaie Ezenarro.

Entzutegi Nazionalak atera duen epaiaren inguruan Ezenarrok esan du "eskubideen murrizketen aurka lan egiten dugunok albiste pozgarria izan dugu eta garaipen txikia baina inportantea da". "Behingoz Rodolfo Ares sailburua ezeztatua egin du, nork eta Entzutegi Nazionalak. Kolpe ikaragarria da beraientzat eta ETAren aitxakiarekin oinarrizko eskubideak urratsen ari direnentzat" esan du Ezenarrok. "Hori da bidea, guztientzat eskubide guztiak aldarrikatzea da bidea eta hori egiten jarraituko du Aralarrek", adierazi du.