Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Iratzarrik poliziak gazteriaren aurka darabilen bidegabekeria eta indarkeria salatu du eta zigorgabetasuna salatzeko deia egin du

Iratzarrik poliziak gazteriaren aurka darabilen bidegabekeria eta indarkeria salatu du eta zigorgabetasuna salatzeko deia egin du

2009/08/25
  • polizia
  • gazteak
  • Ertzaintza
  • indarkeria
  • Iratzarri
Iratzarrik, Aralarren gazte erreferenteak, azken hilabeteotan Euskal Herrian ematen ari den errepresioaren igoera salatzen du, eta kezkarik sakonena adierazten du herri honetako gazteei eragiten baitio.

Iratzarrik Ertzaintzari eta bere agintariei gogorarazi nahi die, euren lana dela istiluak ekiditea eta ez sortzea, hauek eragoztea eta ez eragitea, hiritarrak errespetatzea eta men egitea, eta ez zapaltzea eta beldurtzea. Aralarren gaztediaren ustez, euskal polizia autonomoa darabilen errepresioaren kontrola galtzen ari da eta horrek  Ertzaintzarekiko sinesgarritasun eza eta mesfidantza handitzea dakar, batez ere, gazteen artean.

Bestalde, Iratzarrik zigorgabetasunaren aurkako deia egiten du eta azken hilabeteetan  eraso edo mehatxuak jasan dituzten gazteei gonbita egiten die, beren eskubide zibilak erabiliz, hauek salatzera. Prozesu horretan laguntza eskainiko die Iratzarrik nahi duten gazte guztiei.

Iratzarrik ez du onartuko abertzale "itxura" eta gazte izatea polizia indarkeriaren aitzakia izan dadin. Ez du onartuko ezta ere, soilik ekintza politikoa darabilgunean, gure ideiak zabaltzeko bideak erreprimitzea. 
Aralarren gazteok gure egiten dugu Euskal Herriak bizi dituen indarkeriatik urrun dagoen jendartearen alde borrokatzeko konpromiso guztiz demokratikoa, bide zibil eta politikoen irmotasun guztiarekin.