Iratzarrik eskatu dio PSEren gobernuari ez dezala "frentismorik" egin gazteriaren euskal legearekin
- legea
- gazteria
- iratzarri
"Proposatzen duguna zera da: Eusko Jaurlaritzak hartu duen ikuspegi jasangaitz eta ez integratzaile hau berriz hausnar dezala eta EGKren statusa ziurtatu dezala, bere autonomia eta zilegitasuna, Gazteriaren Euskal Erakundearekin harremanak ezarriz, eta orokorrean, Euskal Gazteriaren sistema deitutakoarekin. Gainera, ez da oso logikoa Euskal Gazteriaren Behatokia (OVJ) sortzea, EAE osoko erakunde erakusgarriena ez baldin badauka kontuan eta ez badute elkarrekin kolaboratzen. Erakunde arteko batzordean ez dago EGKren ordezkaririk eta uste dugu badagokiola. Gainera, 49.artikuluan zera esaten da: gazteen solaskidetza herri-administrazioekin, hauei buruz hitz egiten da eta honakoa esaten da hauek “gazteei entzun beharko diete gazteriaren arloan eragina duen edozein xedapen orokor onartu aurretik, arau bidez garatuko den moduan”. “Gazteria” zer den definitzeko ezin da interpretatze subjektibo batean jausi, azken batean Gobernuaren gain geratuko baita. EGK aholkulari funtzioa egiteko zilegizko erakundea da, eta horrela ezartzen du bere legeak, eta horrela ulertzen du EAEko elkarteen kolektiboak.
Iratzarri, “parlamentuari bidez, Gobernuari eskatu nahi diogu, zentzu horretan legea bidera eta hobe dezala”. Horretarako, hainbat ekarpen egin dizkio Iratzarrik gazteria legearen borradoreari, “Jaurlaritzak bere egin ditzan gazteria legea Legebiltzarrera aurkezten duenerako”:
- Espainiar Konstituzioari egiten zaion aipamena ezabatzea: Beharrezkoa ez den aurkakotasuna sortzen du eta bere aipamena saihestuta libratu daiteke.
- “Etorkizunari” buruz ari da legea, baina “ulertzen dugu beharrizanak orain direla, legea orainaldian eraginkorra izaten saiatu beharko litzateke eta ez etorkizun hipotetiko batean”.
- “Balioen Sustapena” atala berregokitu beharra dago, adoktrinamendutik aldenduz. 14 eta 30 urte bitarteko gazteen heldutasuna aintzat hartu beharra dago.
- Asoziazionismoa sustatzeko neurriak aitortu behar ditu legeak.
- Legeak euskararen normalizazioari egiten dion aipamena ez da nahikoa.
- Autogestioa: oinarrizko printzipioak. Gazteek haiengandik sortutako ekimen bezala ulertzen da; administrazio publikoak oztopoak jarri beharrean erraztu eta sustatu egin behar ditu. Autogestioa ez da mehatxua aukera bat baizik.
- Gazteriaren Euskal Sistema izendapena ematea arriskutsua da. Horrek, ekar dezakeelako ulertzea hortik kanpo geratzen den guztia sistemaren kontrakoa izatea. Horregatik, proposatzen duguna da, legea eta gazteria planak testuinguruan kokatzea bizi-ziklo jakin batera hainbeste mugatu gabe.
- Toki administrazioari buruz hitz egiten da, baina ez Gaztetxeekin duten erlazio konplexuari buruz. Uste dugu, adierazpen kolektiboak eta elkarteak ere kontuan izan behar dituela legeak, aurretik aipatutako autogestioa sustatzeko.
- Ekimen pribatuari dagokionez: gazteria zerbitzuak enpresa pribatuek kudeatzen dituzte eta ez dituzte espektatibak asetzen. Legeak enpresa txikien eta gazteria teknikari eta profesionalen kooperatibak sustatu beharko lituzke eta saritu hauek gazteak izan daitezela.
- Etxebizitza: Ez da nahikoa. Etxebizitza Sailburuordetzak mekanismoak ezarri beharko lituzke etxebizitza bermatzeko erakundeen ekimen publikoaren bidez; ez dira baldintza zorrotzetan oinarritutako neurri ez aringarriak (Madrilgo Gobernuaren 200 €); izan ere, alokairuzko etxebizitzaren prezioaren igoera eragiten duten, legeari bizkar emanez.
- Ezin daiteke sexualitatea drogazaletasunarekin lotu. Gainera, oso eskasa da bi esparruei buruz esaten dena. Sexualitatearen inguruan, edo hobe esanda, sexualitateei buruz, ETSren prebentzioaren inguruan, planteamendu integral bat eman behar zaiola uste dugu. Droga kontsumoaren inguruan, errealitateari ez zaio bizkarra eman behar, kontsumitzaile kontsideratu behar ditugu eta ez drogadikto eta erabiltzaile legez. Egiazko informazioa bermatu behar da eta ez propaganda eman, zientifikoki frogatuak dauden adikzio arriskuei buruz.
- Neurriak hartu gazte izaera sustatzeko: asoziazionismoa, gaztetxeak… ez dira aipatzen.
- Teknologia berriei dagokienez, gazteria pausu batzuk aurrerago doa administrazioarekin alderatzen badugu.
Albiste erlazionatuak
legea
- Aralarrek Jaurlaritzari leporatu dio kutxen erreformaren “erabilera politikoa” egitea
- Aralarrek salatu egin du publizitate eta komunikazio instituzionalari buruzko legea “gabeziekin” onartu duela Legebiltzarrak
- NaBaik salatu egin du UPNk eta PSNk onartu duten biktimen legea baztertzailea eta partidista dela


