Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Iosu Murgia: "Aurrekontu hauek antzerki politikoa dira eta hiritarrak baztertzen dituzte"

Iosu Murgia: "Aurrekontu hauek antzerki politikoa dira eta hiritarrak baztertzen dituzte"

2010/12/28
  • Aurrekontuak
  • Bizkaia
  • Murgia
Aralar Bizkaiako koordinatzaileak foru aurrekontuak onartzeko eztabaidan hau “tramite hutsa dela salatu du. “PSE-k eta EAJ-k antzerki politikoa egiten dute, kromo trukaketan ibiltzen dira erakundeetan botere izaten segitzeko eta hiritarrekin ahaztu egiten dira”. Murgiaren ustetan gauzak horrela ez da harritzeko euskal hiritarren ehuneko 62-ak politikari buruz azaldu duen interes falta edo gabezia”.

Aralarreko batzarkideak EAJ-ri leporatu dio “txanpoi trukaketa honetan PSOErekin Madrileko gobernuaren aurrekontuak adostu izana. Hitzarmen horretan EAJ-k gizarte eta lan eskubideetan egin diren murrizketa izugarriak ere onartu ditu. Aldi berean, EAJ ez da agertu Eusko Legebiltzarreko aurrekontuen kontra eta beste gauza batzuen artean aurrekontu horiek hizkuntz normalkuntzaren aurkako neurriak dituzte edota euskararen hezkuntzaren kontrako neurriak. Eta guzti hau Foru Aldundietan boterea mantentzearen truke”
 Murgiak PNV-k eta PSE-k gatazkaren eszenifikazioa aurpegiratu die “baina gero egia guztiz kontrakoa da. Une erabakiorrak etortzen direnean EAJ-k eta PSE-k elkar laguntzen dute bakoitzaren botere zatiak gordetzeko, langileen kontrako neurriak hartuz”.

 Aralarrek 125 zuzenketa aurkeztu ditu, 73 milioi euro baino gehiago suposatzen dituztenak baina Murgiak elkarrizketa falta egotzi dio EAJ-ri “eztabaida politikorako ate guztiak itxi dituzue, Batzar Nagusi hauek harremanetarako duten protokoloa ere ez duzue errespetatu. Horrek argi eta garbi erakusten du zuek, zer nolako garrantzia ematen diezuen Batzar NAgusi hauei, bat ere ez”.

Iosu Murgiak azaldu duenez “Aralarrek 125 zuzenketa aurkeztu ditu hainbat sailetan aurrekontuak hobetzeko, gure ustetan aurrekontu hauek oso ahulak baitira, Bizkaian dagoen txirotasunarekiko elkartasun falta nabaria da, langabeziaren errealitate tamalgarriaren aurrean hauek aurrekontuek ez dute lana sortuko, Bizkaiko inguruarekin erasokorrak dira, garraio publikoren alde egiteko balio ez dutenak. Laburbilduz, hauek aurrekontuek ez gaituzte krisitik aterako ezkerreko ikuspegitik ez dutelako”.

Gizarte azpiegituretan inbertsio falta salatu du Murgiak, “Aldundiak pribatizaziorako duen joera eta gainera ingurugiroa ez zaie axola, argi eta garbi geratzen da hori La Arenako hondartzan, Bakion, Loiuko Aireportuko zabortegia edota Guggenheim Urdaibai museoko proiektuak ikusten ditugunean, esate baterako”.  “Bestalde, bukatu du Murgiak, onartezina da krisi egoeran sustapen ekonomiko sailak ehuneko 9an murriztea bere aurrekontua”.