Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioak Interneten neutraltasunaren eta jabego intelektualaren egungo eredua aldaketaren alde egiten du
- Iniciativa Internacionalista
- Aritz Romeo
- Europako hauteskundeak
Independentistak eta Ezkerkiarrak koalizioko Euskal Herriko zerrendaburuak gogoratu duenez, “Europako parlamentuan erabakitzen dira herritar guztien erabiliko duten sarearen araudia guztia, nahiz eta gero estatu bakoitzak modu zehatzagoan arautzen duen. Software librea Administrazioan ezartzearen alde egiten du Aralarrek, eta era berean, uste dugu zalantzarik gabeko apustua egin behar dela herritarren ere Software librea erabil dezaten euren etxeetan”.
“Software patenteen kontra gaude”, azpimarratu du Irazabalbeitiak. “Enpresa handiei bakarrik egiten diete mesede, eta Software Librearen garapena galarazten dute”. Zentzu horretan, Aritz Romeok Suedian Alderdi Pirata egiten ari den lana nabarmendu du, aldarrikapen horiekin hirugarren indar politikoa izatea lortu baitu.
Aritz Romeoren hitzetan, “jasotako edo sortutako datu trafikoa manipulatua, aldatua, mugatua, desbideratua, lehenetsia edo atzeratua ez izateko eskubidea dute herritarrek, datuon edukia, erabilitako protokoloa edo aplikazioa edozein dela ere edota komunikazioaren jatorria edo helburua edozein dela ere. Datu trafiko hori komunikazio pribatu bezala hartu beharko da, eta epailearen aginduz bakarrik datu horiek espiatu, artxibatu edo analizatu ahal izango dira”.
Bestalde, Inaki Irazabalbeitiak adierazi duenez, “teknologia berrien inguruan ikastetxeetan irakasten den bezala, digitalki ere irakatsi behar da. Informazio eta komunikazio teknologia berriak eta Teknologia Berriak herritar guztietara zabaldu behar dira. Horrek berarekin ekarri behar du alfabetatze digitala, eta hori Botere Publikoetatik egin eta garatu behar dute. Alde batetik, teknologia berrien eta Interneten erabilera irakatsi behar da, eta aldi berean, Internetek eskaintzen dituen baliabideak modu onean erabiltzeko hezi behar dira herritarrak”.
Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioko Euskal Herriko zerrendaburuak azpimarratu du jabeko intelektualaren egun indarrean dagoen eredua aldatu behar dela, “eta egile eskubideengatik aldatu behar dira. Irabaz asmorik gabe egiten diren deskargak ez dira zigortuak izan behar. Ez dira delitu, eta horregatik eskatzen dugu, aldi berean, informazioa zabaltzeko askatasuna izan behar dela”.
Zentzu horretan, Europako parlamentuak komunikazioak kontrolatzeko hartutako erabakiaren kontra azaldu da Aritz Momeo. “Herritarren eskubideen babesetik abiatzen gara, batez ere adierazpen eta intimitate eskubideen babesetik, eta kontrolerako prebentzio neurrien kontra azaltzen gara”.
Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioak aurkeztutako dekalogoaren azken puntuetan esaten da sarean hizkuntza gutxituak sustatu behar direla, hau da, euskara, galiziera edo katalanaren erabilera sustatu behar duela Europak Interneten, azken baten, Europa beraren ikur direlako hizkuntz horiek. Era berean, .EUS, .CAT eta bestelako domeinuak aukeratzeko askatasuna izan behar dela ere azpimarratzen da.
Amaitzeko, eta kazetariek egindako galderei erantzunez, Inaki Irazabalbeitiak esan du “EAJren asmoa irudikatzea beraiek izango direla abertzaleen ordezkari bakarrak Europan, eta horrek ez du errealitatea islatzen. Independentistak eta Ezkertiarrak Europako parlamentuan izango da, Euskal Herriko herritarren interesak defendatzeko”.
Albiste erlazionatuak
Iniciativa Internacionalista
- Jon Abril: “Aralarrek ez du inoiz baldintzarik jarri hitz egiteko”
- Aralarrek uste du Batasunak Iniciativa Internacionalistarentzat botoa eskatzea berri ona dela demokraziaren kalitaterako
- Aralarren ustez, demokraziarentzat albiste ona da Iniciativa Internacionalista hauteskunde hauetan egon ahal izatea
Aritz Romeo
- Aritz Romeo: “Lehentasuna Etxabakoitzeko auzokideak dira, benetako premia sozialean baitaude”
- Nafarroa Baik Barcinari exijitu dio kaleko musikarien kontrako isunak bertan behera utz ditzala
- Nafarroa Baik salatu du Europan gerrikoa estutzen ari diren bitartean, Barcinak milioi bat euro gastatzen dituela urtean izendapen libreko karguetan
- Nafarroa Baik Txantreako kaldereteetarako UPNren mozioa kritikatu du eta Udaltzaingoa erabiltzea leporatu dio Barcinari
Europako hauteskundeak
- Aralar ALEn, Europako Aliantza Librean, onartua izan da
- Patxi Zabaleta: “Aralarrek proiektu oso argia dauka, sendoa, eta bere kideen eta ingurukoen arteko batasuna sortzen duena”
- Aralarrek Europan ordezkaritza izateko helburua lortuta, tinko jarraituko du Euskal Herrian ezker abertzale politikoa indartzen
- Irazabalbeitia: “Euskal Herriko ahots ezkertiar eta abertzalea entzungo da Estrasburgon”


