Herritarrek Ertzaintzarekin euskaraz jarduteko eskubidea nola bermatuko duen galdegin dio Aralarren Aresi
- euskara
- Basabe
- Ares
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek prentsaurrekoan azaldu du Herrizaingo sailburuari interpelazioa egiteko arrazoiak. Berak azaldu duenez, "gauza jakina da lege ordenamenduak bermatu egiten duela Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek administrazioarekin dituzten ahozko zein idatzizko harremanetan ofizial diren hizkuntzen artean aukeratzeko eskubidea dutela. Hori segurtatzeko lana bete behar dute Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek, baita Eusko Jaurlaritzak ere, beraz".
Basaberen hitzetan, "gauza jakina da baita ere administrazioaren esparru batzuetan aurrerakada nabarmena eman dela eskubide hori bermatze aldera, eta gaur egun duela hogeita zazpi urte (Euskararen erabileraren normalizazioa arautzen duen 10/82 Legea onartu zenetik) baino askoz egoera hobean gaudela. Hala ere, hizkuntza aukeratzeko eskubide hori gauzatu ahal izatea oso gaitza edo ezinezkoa da zenbait administrazio ataletan. Horien artean dago, zalantzarik gabe, Ertzaintza".
Hil honetan bertan, Laneko eskaintza Publiko berria egin du Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarako. Horietan, erdiak ere ez dira hizkuntza-eskakizuna ezarririk duten lanpostuak, guztiek ere 1. hizkuntza-eskakizuna, Kontseiluak jendaurrera ekarri duen legez. Aralarren irudikoz, kopuru hori txikiegia da, "batez ere kontuan izanik dagoeneko lanean ari diren ertzainen artean administrazio orokorreko langileen artekoa baino txikiagoa dela hizkuntza ofizial biak dakizkiten elebidunen kopurua. Bestetik, nekez uler daiteke ahozko nahiz idatzizko harremanak hizkuntza ofizialetako edozeinetan bermatzen ez duen Ertzaintzan 2. hizkuntza-eskakizunik ez ezartzea ez ertzain berrientzat, ezta dagoeneko lanean ari direnentzat ere".
Gogora ekarri behar da Aralarrek jendaurreko lanpostuak pertsona elebidunez (alegia, euskara eta gaztelania dakizkitenak) hornitzea proposatu zuela aurreko legealdian, eta "proposamen berbera egin beharrean gaude gaur egun ere, horixe baita hizkuntza aukeratzeko eskubidea bermatzeko bidea". Hori dela eta, Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresi interpelazioa egingo dio Aralarrek galdetzeko, zelan lortu gura du Barne sailak herritarrok administrazioarekin ahozko zein idatzizko harremanetan hizkuntza ofiziala aukeratzeko dugun eskubidea Ertzaintzarekiko harremanetan ere bermatzea, herritarroi aparteko enbarazurik edo tramiteetan luzamendurik eragin gabe?".
Albiste erlazionatuak
euskara
- Aralarrek Legebiltzarreko lehendakariak euskararekiko erakutsi duen jarrera kritikatu du
- Oraingoan bai, itzulpena eskatu delako atzeratu egin da Legebiltzarreko batzordea
- Legebiltzarrak bigarrenez asteon euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
Basabe
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi
Ares
- Aralarrek ez ditu ontzat eman Aresek “Kukutza” operazioaren inguruan emandako azalpenak
- Kontraesanetan erortzea leporatu dio Aralarrek Aresi, Motxoren istripuaren harira
- Iratzarriren II. kongresua, "etorkizuna gazteona" lelopean
- Aralarrek Herrizaingo sailburuaren agerraldia eskatu du, Ingurumenaren aurkako delituetan berezituko den taldearen inguruan azalpenak eman ditzan


