Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Hauteskundeak aurreratzea berandu datorren erabakia da eta ezer ez duelako aldatuko iragarri du Aralarrek

Hauteskundeak aurreratzea berandu datorren erabakia da eta ezer ez duelako aldatuko iragarri du Aralarrek

2011/07/29
  • zapatero
  • hauteskundeak
  • abril
Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak Hauteskunde Orokorrak azarora aurreratzeko hartu duen erabakia “berandu datorrela” iritzi dio Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak; “aspaldi hartu beharreko erabakia zen”.

Erabakia behar baino gehiago luzatu izana kritikatu du Aralarreko koordinatzaileordeak, eta “krisiari eskuineko neurriekin, langileen eskubideen kontrako politikekin eta interes ekonomikoei makurtuz erantzun dio, baina erabakiek inolako ondorio positiborik utzi ez dutenez, alde egiteko erabakia berandu hartu du Zapaterok”.

Hauteskundeek, hala ere, “ez dute deus ere aldatuko”, Abrilen iritzian, “Portugal edo Grezian ikusi den bezala, gobernu alternantziak ez du ekarriko krisiari irtenbidea”. Aralarrek gogorarazi du krisiari irtenbidea politikak errotik aldatzetik etorriko dela, “indarrean dagoen eredua bera aldatzeko neurriak hartzetik”.