Guillerme Vazquez, BNGko bozeramailea: “Estatu espainolak nazio-aniztasuna onartzen ez duen arte ez da izango Estatu oso bat”
- Zabaleta
- aralar
- BNG
BNGko bozeramaileak Euskal Herriak eta Galizak dituzten arazo eta helburu komunak azpimarratu ditu, eta baita Aralar eta BNGk duten harremana. Vazquezek esan duenez, “BNG oso kezkatuta dago Espainiako estatuan dagoen birzentralizazio prozesuarekin, PSOE eta PP-ren adostasunean oinarritzen den prozesuarekin. Ez diete herriei subiranotasun apur bat ere eman nahi, baina aldiz, ez dute inolako arazorik subiranotasun hori estatuz gaindiko erakundeen eskuetan uzteko”.
BNGko bozeramaileak erabakitzeko nazio esparruen beharra azpimarratu du. “Guk ez dugu baztertzen", esan du Vazquezek, "estatu plurinazionala, kulturanitza eta eleanitza eraikitzeko nahia” .
Bizi dugun krisi egoeran behar hori areagotu egiten da. “Espainiako estatuak eskuineko neurriak hartzen ditu eta krisia betikook ordaintzen dugu. Espekuladoreek sortu dute krisia, eta gobernuaren erabakiz langileak, autonomoak, enpresari txikiak eta, oro har, herritarrak ari dira ordaintzen. Gu ziur gaude krisi honek beste irtenbide batzuk badauzkala, eta egiten diren politikak erabat aldatu behar direla”. Guillerme Vazquezek esan duenez, birzentralizazio prozesua eta gizarte arloan gertatzen ari den atzerakada lotuta daude.
Bukatzeko, Vazquezek Saharako herriak bizi duen zapalketa salatu du. “Gu Saharakp herriaren autodeterminazioren alde gaude”, gaineratu du. Marokok Aaiunen egin duenak zerikusi handia du Espainiako Estatua eta Europako Batasunaren “isiltasun gaizkidearekin”. Espainiako Estatua eta Europako Batasuna egiten ari direna onartezina dela esan du BNGko nazio bozeramaleak.
Patxi Zabaletak, bera aldetik, BNGk eta Aralarrek komunean dutena azpimarratu du. Zabaletaren esanetan, abertzaletasuna eta ezkerreko ideiak dira, besteak beste, alderdi bien arteko harremanaren sustraia. "Baina kezka eta analisi komunez aparte, helburu komunak ere baditugu, gure ezkerreko eta abertzale izatearen isla direnak. Gure herrien askapena gizarte aurrerapenetan oinarritu nahi ditugu, berdintasun prozesuetan”.
Euskarak eta galegoak bizi duten egoera edota pairatzen dugun krisiak “hurbildu egin gaitu, eta gero eta hurbilago egongo gara elkarrekin lan egiteko”, gaineratu du Aralarreko koordinatzaileak.
Albiste erlazionatuak
Zabaleta
aralar
- Aralarrek Bilboko Udalari exijitzen dio Bilboko Konpartsekin elkarrizketaren bidetik abiatzeko
- Aralarrek Zalla, Trapagaran eta Berrizko belodromoak estaltzea proposatu du
- Aralarrek Funeraria Bilbaína enpresaren errausketa-labearen kontrako manifestaziora joateko deia egin die bilbotarrei
- Iosu Murgiak Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Merkelen neurri neoliberalei emandako babesa salatu du


