Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak berriz ere ukatu du Aralarrek eskatutako herritarren agerraldia, Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren batzordearen aurrean
- eskubideak
- torturak
- ezenarro
- giza
Euren eskubideak osorik dituzten pertsonen agerraldia eskatu duela azpimarratu Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok. "Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren batzordean egonik ez da inondik inora onargarria baztertzea" eta hori dela eta agerraldia ukatu izanaren argumentu juridikoak zeintzuk diren argitzea eskatu du; horren haritik, beharrezko neurriak hartuko dituztela iragarri du Aralarren bozeramaileak “demokraziaren ikuspegi murritz horri aurre egiteko, are gehiago, Giza Eskubideak eta Herritarren Eskaeren batzordeaz ari garenean”.
"Ez dugu onartzen inondik inora Legebiltzar honetan ezartzen ari den ohitura, gaurkoa ez delako lehenengo aldia, bere eskubideak bere osotasunean dituzten pertsonen agerraldia ukatzeko." Izan ere, Aralarrek eskatutako Ondarroan atxilotutako gazteen senitartekoen agerraldia ere atzera bota zuen Giza eskubideen eta Herritarren Eskaeren batzordearen Mahaiak.
Hala, Aralarrek berretsi egiten du bere egunean adierazitako jarrera, Mari Mar Blanco Batzordeburu izendatzearen aurka agertu zenean.
Albiste erlazionatuak
eskubideak
- Aralarrek kritikatu egiten du “euskararen kontrako jarrera baino ez dakartela legebiltzarrera PPk eta UPyDk”
- Giza Eskubideen zuzendariak uko egin dio Felipe Gonzalezen hitzak baloratzeari eta kalifikatzeari, Aralarrek hala eskatu dionean
- Aralarren Gernika-Lumoko zinegotzi Joseba Abaituari ukatu egin diote AEBra joateko baimena
torturak
- Azken atxilotuek salatutako torturak ikertzeko eskatu du Aralarrek
- Ezenarro: “Tortura salaketen aurrean, arduradun politikoek guardia zibilaren eta poliziaren bertsioak sistematikoki ontzat ematen dituzten estatu batean gaude”
- Aralarrek torturaren kontrako neurri zorrotzak exijitu ditu, fiskalak Portu eta Sarasola torturatu zituzten zantzuak onartu dituela ikusita
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
giza
- Giza Eskubideen zuzendariak uko egin dio Felipe Gonzalezen hitzak baloratzeari eta kalifikatzeari, Aralarrek hala eskatu dionean
- Bake planaren birformulazioak eskola eta bere funtzio pedagogikoa helburu politikoen menpe jartzen ditu
- "Elkarteetatik kanpoko biktimak albo batera utzi ditu Eusko Jaurlaritzak"


