Giza eskubide eta eskubide zibil eta politiko guztien defentsan, larunbatean kalera aterako da Aralar
Eskubide guztien urraketekin bukatu behar dela uste du Aralarrek, horien jatorria edozein dela ere. Horregatik deitzen ditugu herritarrak larunbatean Bilboko kaleetan egon eta Adierazi EH-ren aldarrikapenekin bat egitera.
Bestalde, eta Estatuko Fiskaltzak manifestazioa debekatzeko eskaeraren aurrean, Aralarretik gogoratu nahi da Adierazi EH mugimendu anitza den heinean erabaki duela Aralarrek bertan parte hartzea, eta beraz, aniztasun horrek hankaz gora uzten du mobilizazioa debekatzeko Fiskaltzak emandako argudioa. Bestalde, Aralarrek gogoratu nahi du eskubide guztiak guztiontzat aldarrikatzea inoiz ezin dela delitua izan eta ezin dela hori debekatu. Era horretara, Aralarretik uste dugu Fiskaltzak ere urratsak eman behar dituela, Euskal Herrian sistematikoki gertatzen diren eskubide urraketak gainditzeko.


