Gipuzkoako Batzar Nagusiek Sorturen gainean Auzitegi Gorenak emandako epaiaren balorazio negatiboa egin dute
- Sortu
- Rebeka Ubera
- Ilegalizazioak
Onartutako testuan adostutako testuan giza eskubide guztien defentsarekin konpromisoa berresten dute Batzar Nagusiek, baita euskal gizarteak libreki eta demokratikoki adierazitako borondatearen errespetuan oinarritutako normalizazio politikoarekin ere. Era berean, indar politiko guztiek berdintasunean erakunde guztietako jarduera politiko eta sozialean parte hartzeko duten eskubidea berretsi dute; bereziki gizartea deitua den hauteskunde deialdietan.
Rebeka Uberak, Aralarren Batzar Nagusietako bozeramaleak, azpimarratu duenez, “ezinbestekoa da pertsona guztien eskubide guztiak errespeta daitezela; giza eskubide, zibil eta politiko guztiak. Oinarri demokratikoengatik. Zuzenbide estatu batean oinarrizkoa delako. Ez dagoelako pertsona ilegalik”.
Uberaren aburuz ulergaitza da Auzitegi Gorenaren 61. aretoak emandako epaia eta “bakegintza eta normalizazio politikoaren aurrean ausardia” eskatu du. “Beti da berandu bakea erdiesteko, baina behin betiko lor dezagun, beharrezkoa da arduraz eta eskuzabaltasunez jokatzea”.
Uberak Gernikako akordioaen bigarren puntuan balioan jarriz amaitu du bere agerraldia “eskubide zibil eta politiko guztien errekonozimendua. Horrela, proiektu politiko guztien jarduera eta garapena onartuko dira, kontuan hartuta giza eskubide guztien errekonozimendua eta salbuespenik gabeko babesa direla eskubide horiexen euskarria. Ildo horretan, Alderdi Politikoen Legea indargabetzea duen tresna juridikoa delako”.
Albiste erlazionatuak
Rebeka Ubera
- Aralar: ”Olanok eta Elorzak Gipuzkoa bankuen esku utziko duen proiektu baten lehen harria jarri dute”
- Aralarrek Eneko Goiari galdetu dio Bidegik bigarren ingurabidea erabili ez duten erabiltzaleei bidegabe zenbat kobratu dien
- Foru Aldundiak errausteko planta eraikitzeko baldintzekin Gipuzkoa bankuen menpe utzi duela salatu du Aralarrek


