Gipuzkoako Batzar Nagusiek Estatuko fiskaltzari eskatzen diote azter dezala Felipe Gonzalezen adierazpenak delitu diren ala ez
- Ubera
Bestalde, onartutako testuan, Batzar Nagusiek dei egiten diote Estatuko Fiskaltzari Felipe Gonzalezek esandakoak delitu diren ala ez iker dezan. Izan ere, terrorismoaren eta ekintza terroristan egin dituzten pertsonak goratzen baititu. Era berean, terrorismoaren biktimen duintasunaren kontrako delitua egon daitekeen ala ez ere iker dezala eskatzen du onartutako testuak, batez ere, Segundo Mareyri, Joxean Lasari eta Joxi Zabalri dagokienean. Horrez gain, GALen gainean izan dezakeen informazio guztia fiskaltzaren esku utz dezala eskatzen diote Batzar Nagusiek Felipe Gonzalezi.
Rebeka Uberak, Aralarren Batzar Nagusietako eledunak adierazi duenez, “adierazpen horiek onarteznak izateaz gain, delitu izan daitezke. Gonzalez jaunak atxiloketa deitzen dio Segundo Mareyren bahiketari. Nola baloratuko luke fiskaltzak norbaitek ETAren bahiketa bati atxiloketa deitzea? Guk ez dugu zalantzarik”.
Aralarren batzarkideak Rodriguez Galindori buruz Gonzalezek esaten dituenak ere gaitzetsi ditu. “Tipo handia dela dio Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta erailtzeagatik kondenatutako gaizkilea”.
“Guztiok genekien zein zen GALeko X”, amaitu du Uberak, “baina inork zalantzarik bazuen Felipe Gonzalezek, Rafael Vearekin batera, argi eta garbi utzi digu”.


