Gernikan Lanbide Heziketako ikastetxea eskatu du Aralarrek, eta energia berriztagarrietako ikasketak egiteko berezitua izan dadila proposatu du
- Maeztu
- Hezkuntza
Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk gaurko kontrolerako osoko bilkuran galdera luzatu dio Hezkuntza sailburu Isabel Celaari, Gernikan Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako ikastetxea ezartzeko asmoa zertan den jakite aldera. “Borondatea dugu, eta gai horren inguruan lanean ari gara, baina oraindik ez da erabakirik hartu”, onartu du Celaak bere erantzunean. Sailburuaren esanetan gobernu aldaketa eman zenean gobernukide berriek ez zuten gai horren inguruan inongo ikerketarik eginda topatu.
Aralarrentzat “harrigarria” da “akordioa gauzatu eta gobernuari jakinarazi arren, sailburuak orain esatea ez dagoela inolako ikerketarik eginda”. Legebiltzarkideak azpimarratu du lanbide heziketako ikastetxea “garrantzitsua dela zonaldea ekonomikoki suspertzeko”. Maeztuk, “energia berriztagarrietan berezitutako ikasketak eskaintzea” ere proposatu du, “gaur egun bizi dugun krisitik ateratzeko funtsezkoak direlako”.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
Hezkuntza
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Aralarrek bere poza adierazi du “erlijio-ikasgaian matrikulatzeko kanpaina eten delako irrati-telebista publikoan”
- Ezenarroren iritziz, “bake hezkuntza planaren modulazio berri baten aurrean gaude, indarra GGEEn sustapenean jartzen duena”


