Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Gernikako Akordioak indar politiko katalanen babesa jaso du Euskal Herrian bake eszenatoki berria tinkotzeko

Gernikako Akordioak indar politiko katalanen babesa jaso du Euskal Herrian bake eszenatoki berria tinkotzeko

2012/01/18
  • Gernikako Akordioa
Gernikako Akordioaren ordezkaritza zabalak bilerak egin ditu ERC, ICV, SI eta CUP alderdietako ordezkariekin Kataluniako Parlamenten. Bilerotan, Euskal Herritik abiatutako ordezkaritzak eszenatoki demokratiko berri bat erdiesteko egin diren urratsen berri eman die alderdiotako ordezkariei. Aldebiko kontaktuetan, zein ondoren izan den mahainguruan parte hartu dute Pernando Barrenak, Lorena Lopez de Lacallek, Rebeka Uberak, Oskar Matutek, Igor Urrutikoetxeak, Iosu Zalbideak, Ion Garaik eta Maider Carrerek. Euskal herrian hasitako bideak alderdi katalanen sustengua jaso du.

ERC, ICV, SI eta CUP alderdiek modu positiboan baloratu dute kultura eta tradizio politiko desberdinetako alderdiek indarrak biltzea esznatoki baketsu eta demokratiko bat lortzeko. Babes horren erakusle izan da alderdiok Gernikako Akordioaren eskakizunari, Euskal Herria behin betiko bakera bideratuko duen elkarrizketa ahalbidetzeko bake eszenatokia lortzeari,  erakutsi dioten babesa.

Era berean, Espainiako estatuari eskatu diote bertan behera utz ditzala errepresioa, alda dezala espetxe politika, legeztatu ditzala alderdi politiko guztiak, eta beren jarduera politikoagatik kartzelan dauden pertsonak aska ditzala.

Azkenik, Gernikako Akordioko ordezkaritzarekin bildu diren Kataluniako alderdietako pertsonek beren gertutasuna eta oztopoak gaindituta helburuak beteko diren itxaropena adierazi diote Euskal Herriko jendarteari