Foru Aldundiek lehenbailehen bete beharko lukete Luxenburgoko epaia, kalte handiagorik ez gertatzeko
- ubera
- zergak
Ildo horretan Aralarren Gipuzkoako batzarkide Rebeka Uberak Foru Aldundiei eskatu die, “utz diezaiotela bazterrak nahasteari; izan ere, egin dezaketen hoberena, eta lehenbailehen gainera, epaia betetzea da, kalte handiagorik ez izateko”.
Uberaren ustez, “berriro ere agerian geratu da EAE eta Nafarroa ezin direla fiskalitatean ere bere kabuz aritu. Elkar hartuta jokatu behar dute Ecofinen ordezkaritza lortu ahal izateko, horrela lortuko delako Euskal Herriko ekonomia iraunkor eta estrukturatua defendatu, besteak beste, fiskalitate justu eta aurrerakoi baten bidez, ekonomia produktiboan indarra eginez, enpleguari eutsi eta berria sortu ahal izateko”.
Albiste erlazionatuak
ubera
zergak
- Ezenarro: “Baliabide publikoen galera ekiditeko hartu behar dugun bidea iruzur fiskalaren aurka borrokatzea da, ez –PPk egiten duen moduan– iruzurraren zalantza sektorerik ahulenen gain jartzea”
- Aralarrek Jaurlaritza gaitzetsi du enplegua sortzea udalen ardura egiteagatik gobernuak arlo sozialean lanpostu asko sor ditzakeenean


