Fiskaltzak atxilotuek egindako eraso sexualen eta tratu txarren salaketak iker ditzala eskatu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean
- ezenarro
- atxiloketak
- salaketak
- ikerketa
Hala, Ezenarrok gogora ekarri du, 2010eko abenduaren 1ean gobernuak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuen “Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketa eta beste sufrimendu bidegabeak jasan dituzten biktimei buruzko” txostenean, “argi adierazten da espainiar estatuan ez direla behar bezala ikertuak izan tortura salaketak; jokabide hori zuzendu beharreko jokabide gisa aurkezten zen eta hala onartu genuen, gainera, Eusko Legebiltzarrean ordezkatutako alderdi politiko guztiek”.
Era berean, ekimenean jasotzen denez, “martxoaren 8an Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuen Aritz Beristain Ukarrik salatutako torturak behar bezala ez ikertzeagatik”. “Horregatik guztiagatik, Beatriz Etxebarriak salatutako sexu erasoa eta gainontzeko atxilotuek salatutako mehatxu eta tratu txarrak ikertzea ezinbestekoa da, are gehiago, iraganean izandako hutsegiteak gainditu nahi baldin badira eta demokrazian eta giza eskubideen bermean sakondu”, dio Ezenarrok.
Albiste erlazionatuak
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru


