Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Ezenarroren iritziz, “bake hezkuntza planaren modulazio berri baten aurrean gaude, indarra GGEEn sustapenean jartzen duena”

Ezenarroren iritziz, “bake hezkuntza planaren modulazio berri baten aurrean gaude, indarra GGEEn sustapenean jartzen duena”

2012/02/01
  • Hezkuntza
  • Ezenarro
  • bakegintza
Legebiltzarreko Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok positibotzat jo du hezkuntza arloko hainbat eragilek, joan zen abenduaren 30ean, Hezkuntza sailarekin sinatu zuten Bizikidetzarako Hezkuntzaren aldeko konpromisoa. Hala ere, bere atsekabea adierazi du ordezkaritza zabalena duten hiru sindikatuak akordiotik kanpo geratu zirelako, “edukiengatik baino prozeduragatik; izan ere, testu itxi bat eskaini zien sailak”.


Aralarrek, EAJrekin batera, Isabel Celaa Hezkuntza sailburuaren agerraldia eskatu zuen abenduaren 30ean eta gaur agertu da Celaa Legebiltzarreko Hezkuntza batzordearen aurrera. Ezenarrok konpromisoak duen positiboa azpimarratzen hasi du batzordea, “orain indarra giza eskubideen defentsan egiten delako; hainbeste zarata mediatiko sortu zuen bake hezkuntza planaz gobernuak egin zuen birformulazioaren ondoren, modulazio berri baten aurrean gaude orain”.

Hala ere, eta Hezkuntza sailak sustatu duen protokolo positiboa izanik ere, “oraindik ez da argitu zertan gauzatuko den edo eta ekintza planik izango duen. Ez dakigu bakerako hezkuntza plan berri baterako guztion oinarritzat hartu genezakeen”. Izan ere, “Aralarretik bakerako hezkuntza plan berri baterako oinarri egokitzat jotzen dugu”, adierazi du Ezenarrok, “kontsentsutik lan egiteko”.

Halaber, dei egin dio hezkuntza sailburuari “saiakera egin dezan konpromisotik kanpo geratu ziren sindikatuak ere akordiora gehi daitezen”.