Ezenarro: Aresek Aralar kritikatzen du Gernikako jauzi kualitatiboa ikusi nahi ez duelako
- batasuna
- eta
- ezenarro
- ares
Aralarren legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok ETBn egindako elkarrizketan adierazi du Gernikako akordioak ETAri aldebakarreko su-etena eskatzen diola indarkeria uzteko borondatearen adierazpen gisa, “ETAk eta Herrizaingo sailburuak horrelakorik ikusi nahi ez badute ere”. “Deigarria egiten zaigu bai ETAk zein Ares jaunak bat egin izana, eta kontuan hartu nahi ez izana Gernikako akordioan jasotzen diren aldebakarreko eta behin betiko su-eten hitzak”, azpimarratu du Ezenarrok. Hori dela eta, esan du Ares sailburua Aralarren kontra aritzeak agerian uzten duela Gernikako Akordioak suposatu duenaren aurrean beste aldera begiratzen duela. “Era horretan, jarrera immobilistari eusten dio, baita ETAk ere”. “PSE eroso dago egoera horretan, baina horri eusteko derrigorrezkoa du jarrera immobilistari eutsi eta inolako erabakirik hartzeari uko egitea, Gernikan izandako jauzi kualitatiboari muzin eginez”.
Ildo horretan, Ezenarrok azpimarratu duenez, “Gernikako akordioak ekarri duena da Batasuna ere gehitzea besteok ETAri egin izan diogun alde bakarreko su-eten eskarira, indarkeria behin betiko uzteko borondatearen adierazle gisa. Hori jauzi kualitatiboa da inondik inora, paradoxikoki ez ETAk ezta Herrizaingo sailburuak ikusi nahi ez dutena”.
Bozeramaile abertzalearen iritziz, “Batasunak aldebakartasuna onartu izana mentalitate aldaketa handia izan da”. “Gutariko bakoitzak eman behar ditugu pausoak, banaka zein kolektibo gisa bakera bidean egin behar dugunaren erakusle. Aldebakartasun hori da, hain justu, Batasunaren diskurtsoaren berritasuna, Gernikako akordioan jasota geratu dena, eta esperantza izaten laguntzen diguna”.
Bestalde, Aralarrek iragarri duenez, Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresi eskatuko dio Legebiltzarrean azal ditzala Aralarren inguruan eta Gernikako akordioaren inguruan egin dituen adierazpenak, bai eta akordioaren alderdirik esanguratsuena, hau da, aldebakartasuna, zergatik baztertzen duen”.
Albiste erlazionatuak
batasuna
eta
- ETAk jarduera armatua utz dezan gizarteak erakutsitako pertseberantzia aitortu du Legebiltzarrak
- Aralarrek uste du Ekin-ek desegiteko erabakia hartu izana berri positiboa dela, berretsi egiten duelako bakerako egiten ari garen bidea
- "Aldebakarrekotasuna", iritzi artikuloa
- Ezenarro: “Bruño ahizpak ETAren biktima izan ziren eta orain Espainiako justiziaren biktima dira”
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
ares
- Aresek Ertzaintzari eman dion mezua “arriskutsua eta desegokia” dela salatu du Aralarrek
- Ertzaintzak greba eguneko manifestariak zergatik jo zituen galdetuko dio Aralarrek Aresi
- Aralarrek Herrizaingo sailburua gezurretan ari dela salatu du, eta “adierazpen askatasuna berriz ere murriztu” izana leporatu dio
- Kartelak eta argazkiak kentzeko orduan “ardura eta zuhurtzia eza” leporatu dio Aralarrek Aresi


