Ezenarrok salatu du “Lopezen gobernuak langabezian daudenei zuzendutako ‘txoke planik’ ez gauzatzea”
- langabezia
- ekonomia
- ezenarro
Aralarren legebiltzarkideak “krisiari erantzun sendo bat” emateko beharra aldarrikatu du elkarrizketan. Bere iritziz, “laguntza sozialak lehendik zetozenak dira, ez dago ezer berririk. Egiten ari direna lehen egiten zena da, gure ikuspegiko ez nahikoa. Hortik aurrera, gobernuaren geldotasunaren aurrean ematen diogun nota hutsa da”. Ezenarrok kritikatu egin du “azkeneko 30 urteetan izandako gobernurik identitarioena eta baztertzaileena izatetik harago, arlo ekonomikoan inkonpetentea den gobernu baten aurrean gaude”. Horren adibide aipatu du Ezenarrok “zorraren emisioarekin eta berehalakoan prestamua eskatu behar izateak agerian uzten du arlo ekonomikoan gobernuak darabilen jardun eskasa. Izan ere, horrez gainera, ez da herri honetan langabezian daudenei laguntzeko inolako neurririk hartu”.
Aralarren ordezkariak adierazi du bere taldeak hainbat aldiz aldarrikatu duela “langabezia saria agortu dutenei zuzendutako programa berezia abian jartzea” eta gogora ekarri du Legebiltzarrak, PPren aldeko botoekin, onartu zuela sektore horri zuzendutako programa berezia sustatzea. “Baina ez da ezer ere egin eta ez zaie behar bezala erantzuten langabeziaren drama bizitzen ari diren herritarrei, diru sarrerak bermatzeko legeak jasotzen dituen laguntzetatik harago. Gaur egun lege hori onartu zenean baino egoera larriagoan gaude eta erantzun sendoa eskatzen du horrek, txoke-erantzuna, baina gobernua ez dabil era horretako neurririk hartzen”.
Albiste erlazionatuak
langabezia
- Aralarrek enplegu plan berezia eta langabetuentzako laguntza programak indarrean jartzea eskatzen du
- Aralarrek salatu egin du "inoiz Jaurlaritza batek egin dituen murrizketa sozialik handienak egiten ari dela gobernua"
- Langabeziaren igoera kezkagarriaren aurrean, Aralarrek gobernuari exijitu dio enplegua sortzeko ekimenak susta ditzan
ekonomia
- Aralarrek Jaurlaritzari leporatu dio kutxen erreformaren “erabilera politikoa” egitea
- Aralarrek Euskal Alderdi sozialistari leporatu dio Madrilek eta EAJk sortutako bitariko organoan egin beharreko jokoa ez ezagutzea
- Aralarrek PSEri eta EAJri leporatu die zerga politikaren eztabaida ezerezean utzi izana
- Aralarrek Lopezi leporatu dio "ekonomia politikan ekimena hartzeari uko egin izana" eta "besteek egin dezaten alde batera egin izana"
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru


