Ezenarrok GLL laguntzak zabal ditzala eskatu dio Jaurlaritzari bai eta, “diru-sarrerak gehitzeko bere zerga proposamen zehatza egin dezala”
- zabaleta
- ezenarro
- larrialdietarako
- laguntzak
Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok, Enplegu eta Gizarte Politiken sailburu Gemma Zabaletari erantzunez, esan du “diru-sarrerak gehitzeko eztabaida egin behar dela esaten jardutea eta horretarako inongo proposamen zehatzik ez egitea, horixe denean hain justu egin beharrekoa, jendea nahastea" dela. Ezenarrok kritika horixe egin dio Zabaletari, hainbat udalek GLLetarako jasotzen duten diru-partida agortu zaiela salatu baitute. “Gobernua, Zapateroren gobernuaren antzera, kea saltzen ari da behin eta berriz diru-sarrerak gehitzeko premiaz aritzen diren bakoitzean. Gizartea dagoeneko nekatu da ‘elkarrizketa lasaia’ behar dela entzuteaz, gero ez baitute inongo proposamen zehatzik egiteko konpromisoa hartzen”. Ildo horretan, Ezenarrok uste du “zehazteko ordua” dela. “Jaurlaritzak bere proposamena zehaztu beharra dauka eta jira-biraka jarduteari utzi. Fiskalitatae BBNNen ardura dela aitzakia legez erabiltzeari utzi, eta Zerga Koordinaziorako Organoan proposamen zehatzak egiteko ordua da”.
Ezenarroren ustez, “aurreikusteko modukoa zen udalei ematen zaien dirua agortuko zela, ikusita eskariak gehitu direla eta, iaz ere 20 milioi gehiago eman beharra izan zietela. Aldiz, gobernuak, ez du inongo neurririk hartu egoera horri aurre hartzeko. Orain artekoari jarraituz, nahiago du begira geratu arazoei aurre egin ordez eta arduradunak beste nonon daudela esaten jarraitu, enplegu politika aktiboen kasuan egiten duen moduan”, gehitu du Aralarren ordezkariak.
Albiste erlazionatuak
zabaleta
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
laguntzak
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarren iritziz, laguntza sozialak jasotzeko baldintzak gogortzeko aprobetxatu dute diru sarrerak bermatzeko legearen modifikazioa
- Jaurlaritzak, bere burua zuzendu eta, diruz lagundu beharko ditu ostalariak, Aralarren ekimenez


