Ezenarrok “iraganaren errebisio kritikoa egiteko premia” aldarrikatu du “indarkeriak arazo politikoak konpondu beharrean areagotu egiten dituela aitortzeko”
- bakea
- ezenarro
- abertzalea
Onda Vascan egin dioten elkarrizketan, Aralarren legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok ezker abertzale anitz, zabal eta soilik bide politikoen alde egingo duena aldarrikatu du, Euskal Herriko erabakiguneak errespetatuko dituen ezker abertzalea. Ezenarrok gogoratu duenez, “ezker abertzalearen beste sentsibilitateak Aralarrek 10 urtetan aldarrikatu izan dituen lerroetako batzuk bere egin izanak ekarri du elkarlana”. “Etorkizunean ere bide soilik politikoei eusten bazaio eta erabaki esparru ezberdinak era argian aitortzen badira, elkarlana gehitu” egingo dela iritzi dio.
Hala ere, Ezenarrok berretsi egin du “Aralarrek lehenetsi egingo duela, orain arte bezala, bakea egonkortzea, ETAri edo estatuei aurrerapausoak exijitzetik harago, garrantzitsuena gutariko bakoitzak bakeari egin diezaiokegun ekarpena delako, bakea herrietatik egiten hasi behar dugulako, gu guztion artean egin behar dugulako bakea”.
Legebiltzarreko bozeramaileak gogoratu duenez, Aralarrek helburu bikoitza izaten jarraitzen du, bakea eta normalizazioa egi bihurtzea, batetik, eta ezker abertzale zabal, anitz eta politikoki eraginkorra osatzea, bestetik, gobernu aukera erreala izan dadin. “Bakeak atzera bueltarik izan ez dezan ezin gara etorkizunari begirako oinarriak jartzera mugatu; iraganaren errebisio kritikoa egin beharra daukagu eta gutxieneko oinarriak adostu: indarkeriak ez dituela arazo politikoak konpontzen, areagotu baizik”. Ildo horretan, Ezenarrok “iraganaren errebisio kritikoa partekatzeko premia” aldarrikatu du, “etorkizunean arrazoi politikoek eraginda indarkeria atzera erabili nahi ez badugu”. Hortxe kokatu du Aralarren bozeramaileak “egiteko daukagun bide luzea eta Aralarrek, dagoeneko hasita daukan, eta oraindik ere egiteko dituen ekarpenak, biktimen errekonozimenduaren bidean, esaterako; etorkizuneko bake eta elkarbizitza eraikitzeko zentzurik pedagogikoenean, alegia”. Politikoki eraginkorra izango den etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen joateri buruz, Ezenarrok esan du “politika pragmatismotik eta erakundeetan ere politika erreala egitetik” etorriko dela. “Politika erreala egiteko aukera daukagu, baita erakundeetan ere, eta espazio abertzaleren baitan ezkerraren eta eskuinaren arteko alternantzia posible dela planteatzekoa”.
Elkarrizketa irakurri hemen
Albiste erlazionatuak
bakea
- Ezenarrok “garrantzitsutzat” jo du Otegik esan izana indarkeriaren erabilera politikoki ez dela eraginkorra
- Ezenarro: "Tentazioa dago beste barik aurrera egiteko, baina horrela ez da bake iraunkorra bermatuko"
- Aralarrek salatu egin du "inoiz Jaurlaritza batek egin dituen murrizketa sozialik handienak egiten ari dela gobernua"
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru


