Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Ezenarro eta Maeztu, “Gobernuaren Zigorra” eta “Etorkizun Handiko Legebiltzarkidea” , hurrenez hurren

Ezenarro eta Maeztu, “Gobernuaren Zigorra” eta “Etorkizun Handiko Legebiltzarkidea” , hurrenez hurren

2010/06/17
  • Maeztu
  • EZenarro
Eusko Legebiltzarraren XXX. urteurrena ospatzeko sariketa antolatu du SER irratiak. Eman dituen lau sarietatik bi Aralarren ordezkari Aintzane Ezenarro eta Dani Maeztuk erdietsi dituzte.

SER – Euskadi irratiak Aralarren legebiltzarkide Aintzane Ezenarro eta Dani Maeztu saritu ditu, Legebiltzarrean burutu duten jardueragatik. Aralarren bozeramaileari “Gobernuaren Zigorra” saria eman diote, “oposizio lanetan beharginena” izateagatik. Dani Maeztuk “Etorkizun Handiko Legebiltzarkidea” izendatu dute, legegintzaldi honetako lehenengo urtean egin duen lana aintzat hartuz. SER-Euskadiko zuzendari Begoña Marañonen eskutik jaso dute gaur garaikur bana Eusko Legebiltzarrean. Ganberaren XXX. urteurrena ospatzeko SER-ek antolatu duen sari banaketan Patxi Lopez Lehendakaria ere izan da, berak jaso duelako “Hizlari Onenari” saria. Laugarren eta azken saria Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak erdietsi du, bere “ibilbide historikoa” aitortu dutelarik.

Aintzane Ezenarrok bozketa ireki batean bere alde bozka eman izan dutenei eskerrak eman nahi izan dizkie, eta bere “zorroztasuna modu eraikitzailean erabiltzen duela” azaldu du. “Gobernuak gauza asko ditu hobetzeko, eta gure lana gizartearen gehiengo sozialaren isla izatea da”, adierazi die Ezenarrok SER irratiaren mikrofonoei. Dani Maezturi egin dioten elkarrizketan, legebiltzarkideak esan du “sari garrantzitsuena herritarren ordezkari aukeratua izana” dela. “Aintzane alboan dudala zaila izango da datorren urteko Gobernuaren Zigorra saria neureganatzea”, onartu du legebiltzarkidea.

Gaur arratsaldean SER-Euskadik atal berezia eskainiko die sari hauei, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.