Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Ezenarro bigarren urtez jarraian politikorik baloratuena

Ezenarro bigarren urtez jarraian politikorik baloratuena

2011/07/22
  • zabaleta
  • euskobarometroa
  • ezenarro
  • balorazioa
Euskobarometroaren arabera, Aralarren legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok segitzen du politikorik baloratuena izaten, bigarren urtez. Bere boto-emaileen artean ere, Rosa Diez eta bera dira baloratuenak.

Maiatzeko hauteskunde ostean egindakoa da gaur ezagutzera eman den Euskobarometroa, maiatzaren 27a eta ekaiaren17a bitartean egindakoa. Hala, berriz ere Aralarren legebiltzarreko bozeramailea da notarik altuena jasotzen duen lider politikoa (4,9). Atzetik ditu Ezenarrok, Urkullu, Egibar eta Urizar 4,5eko puntuazioarekin. Patxi Zabaletak 4,4ko puntuazioa jaso du.

Bestalde, eta bakoitzaren boto-emaileek egiten duten balorazioaren barruan, UPyDko Rosa Diezen (8) ondoren, bigarren lekuan, dago Aintzane Ezenarro (7,5) eta hirugarren Aralarren koordinatzaile nagusi Patxi Zabaleta (6,7).