Ezenarro: "Atzerapenez, baina PPk eta PSEk onartu egin dute ahaztuak dauden beste biktimek ere erakundeen erantzuna behar dutela"
- Ezenarro
- PSE
- indarkeria
- biktimak
- legea
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzari eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzari eskatzen die lanean jarrai dezatela, lehen pauso gisa 2008ko ekainean aurkeztu zen txostenarekin, alegia, Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei buruzko txostenarekin. Txosten horrek aztertu beharko ditu Euskadin azken hamarkadetan indarkeriak eragin dituen giza eskubideen urraketek eragindako sufrimendu bidegabea, gaur arte kontuan hartua izan ez dena. Horrela, biktima horiek aintzat hartzean ere egingo da aurrera. Aipatutako txostena Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordean aurkeztuko da, sei hilabete baino lehenago.
Era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurkez dezala, egun berean, ordaintzarako lehenengo neurrien proposamena.
Hala dio, Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean aho batez onartu den legez besteko proposamenak. Aralarren Legebiltzarreko bozeramaile Aintzane Ezenarrok bere poztasuna adierazi du "atzerapenez bada ere, PPk eta PSEk onartu egin dutelako ahaztuak dauden beste biktimek ere erakundeen erantzuna behar dutela".
Ezenarrok gogoratu du 2007ko urriaren 5ean Eusko Legebiltzarrean egin zen biktimen gaineko osoko bilkura monografikoak onartu zituen ebazpenen artean zegoela "motibazio politikoak eragindako giza eskubideen zapalketa jasan duten beste biktimei aitortza moral eta ordaintza egiteko beharrezko neurriak aztertzea". Haren haritik, 2008ko ekainaren 13an “Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei buruzko txostena” ekarri zen Legebiltzarrera, Eusko Legebiltzarrak egindako eskariaren lehenengo agindua betez. Ildo beretik, urte bateko tartearen ondoren, Biktimen Harretarako zuzendari Maixabel Lasak 2009ko ekainaren 30ean bere egin zuen eskari hori Legebiltzarrean egindako agerraldian eta esan zuen “A nuestro juicio, sin embargo, el desarrollo de la idea de la deslegitimación de la violencia terrorista requiere, para ser creíble y completa, una respuesta de los poderes públicos a todas las situaciones de victimización injusta provocadas en el marco del contexto violento vivido en Euskadi en las últimas décadas”.
Aralarren bozeramaileak aitortu du "egiteko lana" dagoela, "ez bakarrik beste terrorista taldeen biktimak daudelako inolako barkamenik eskatu ez zaiena eta ETAren biktimak aintzat hartu diren moduan aitortu ez direnak, legea dagoen arren. Oraindik ahaztuak segitzen duten biktimak egon badaude. Giza Eskubideen urraketa larrien biktimak badirelako, motibazio politikoak eragindako indarkeriaren biktimak, erakundeen errekonozimendu publikotik kanpo geratu direnak. Euren egoera kontuan hartzen duten politika publikorik ez da egin eta kasu askotan, gainera, gertaerak ikertu ere ez dira egin behar den berme legal edo judizialekin".
"Urteak dira, gauza larriagoengatik edo testuinguruak hala eskatu duelako, egin gabe dagoela aitortza hori. Ebazpena bera Legebiltzarrak onartu zuela urtebete pasa da jada. Baina ezin da gehiago atzeratu, are gehiago errekonozimendu aldia amaitutzat eman nahi denean Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzatik, memoriaren aldira pasatzeko. Ez da fase hori ondo itxiko, biktima guztiei barkamena eskatu gabe geratzen bagara. Horretarako, behar-beharrezkoa da giza eskubideen urraketen biktimak eta motibazio politikak eragindako biktimak jasotzen eta aitortzen dituen txostena amaitzea, gero ordaintzari ekiteko".
Akordio garrantzitsua
Hori dela eta, gaur lortutako akordioa "oso garrantzitsutzat" jo du Aralarren bozeramaileak. "Gaurkoa akordio garrantzitsua da, kontuan izanda 2008ko ebazpena ez zuela bozkatu alderdi sozialistak, eta aurrekontuetan ez dagoela. Gaurko akordioa bidegabekeria hau konpontzen hasteko lehen urratsa izatea espero dugu eta ez frustraziorako beste urrats bat orain arteko ikuspegi partziala gainditzen hasteko bidean. Hala espero dugu, gainean egongo gara".
Albiste erlazionatuak
Ezenarro
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
- Ezenarro hirugarren urtez jarraian politikorik baloratuena
- Ezenarroren iritziz, “bake hezkuntza planaren modulazio berri baten aurrean gaude, indarra GGEEn sustapenean jartzen duena”
PSE
- Aralarrek Jaurlaritzaren lan erritmo geldoari leporatu dio legeak onartzearen atzerapena
- PPren eskutik, herria zatitzen duen proposamen zatitzaileak egitea leporatu dio Aralarrek PSEri
- Patxi Zabaletak dio PSEk Batasunarekin bildu dela ukatzea “barregarria” eta “penagarria” dela
- Aralarrek eztabaida politikoa, fiskalitate birbantzaileagoa eta bakerako apustua aurkeztuko dizkio PSEri lehentasunezko gaitzat
indarkeria
- Ezenarro: "Indarkeriaren amaiera ordenatuan herri akordioa beharrezkoa da"
- Ezenarro: "Herri honentzako ezker abertzalearen eskaintza ez dut nahi bakarrik Batasunak ordezkatzen duena izatea"
- Ezenarro: “Genero indarkeria da gaur egun Euskadin hiltzen duen indarkeria”
- Genero indarkeria jasan duten emakumeentzako harrera etxean euren kabuz uzten duten emakumeen egoeraren berri izateko protokolorik dagoen jakin nahi du Aralarrek
biktimak
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarrek Lopezi eskatu dio kontsentsuaren bidera buelta dadila "memoriak adostua eta elkarbanatua behar duelako"
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Jon Paredes ‘Txiki’ri familiak urtero egiten dion omenaldian parte hartu du Aralarrek
legea
- Aralarrek Jaurlaritzari leporatu dio kutxen erreformaren “erabilera politikoa” egitea
- Aralarrek salatu egin du publizitate eta komunikazio instituzionalari buruzko legea “gabeziekin” onartu duela Legebiltzarrak
- NaBaik salatu egin du UPNk eta PSNk onartu duten biktimen legea baztertzailea eta partidista dela
- Iratzarrik eskatu dio PSEren gobernuari ez dezala "frentismorik" egin gazteriaren euskal legearekin


