Ezenarro: “Ulertezina da gobernu sozialista harro sentitzea bazterkeria eta pobrezia handitzen duen lege aldaketarekin”
- Lanbide
- Gizarte politika
- EZENARRO
Sistema jasangarria egiteko aitzakiarekin Eusko Jaurlaritzak, PPren aldeko botoarekin, Diru sarrerak bermatzeko errenta arautzen duen legea aldatu du gaur. Ezenarrok “erabat arbitrariotzat” jo du sozialistek erabili duten argumentua; “jasangarria den ala ez, kasu honetan ez da gauza objetiboki neurgarria; zuek egin duzuen aukera izan da, besterik ez”. Izan ere, Aralarren bozeramaileak gogoratu duenez, “gobernuak proposatu zuen hasierako aldaketarekin, hau da, gizarte laguntzak Lanbideren bitartez kudeatzeko proposamenarekin ados egon ginen guztiok –helburua enplegurako aktibazioa izan zedin–", baina “arlo soziala eta lan arloa hobeto koordinatzeko organo bat sortzea proposatuta – bazterkeria sozialari aurre egiteko enplegu politikak sustatu behar badira ere–, ikuspegi sozialeko erantzunak ere aurreikusi behar direlako, kontuan izanik gizarte bazterkeriaren oinarria ez dela bakarrik lanik eza, eta ezin delako Lanbideko teknikariaren esku utzi enplegu egokia zer den eta zer ez erabakitzeko ahalmen osoa”. Gogoratu behar da lege berriarekin teknikari horren esku geratuko dela eskatzailea behartzea enplegua onartzera eta, horren arabera, laguntza soziala kentzea. Ildo horretan, Ezenarrok salatu egin du Lanbideri eskumen batzuk ematetik, laguntza sozialak jasotzeko baldintzak gogortzera pasa dela legearen aldaketa. “PPri men egiteagatik zela uste genuen, baina argi geratu zaigu gaur, sailburuak hala adierazi duelako, alderdi sozialistak pentsatzen duela orain arte zeuden jasotzaileen baldintzak zabalegiak zirela, hau da, laguntza gehiegi ematen zela, eta horrek eraman du gobernua PPk egindako proposamena onartzera: aurrekontuak koadratzeko premiagatik”.
“Gaur onartu den ondoriorik larriena da jasotzaile batzuk bihartik aurrera ez direla jasotzaile izango, ez dutela gaur duten eskubidea izaten jarraituko laguntza sozialak jasotzeko eta, krisi egoera honetan, pobrezia handitu egingo dela erkidego honetan. Bazterkeriaren kronifikazioa ekarri du, babesgabe gehiago egongo da eta, azken baten, 3.000tik gora pertsonek bihartik aurrera ez dute izango gaur baduten eskubidea. Horren guztiaren aurrean oso zaila egiten zait gobernuak esatea lege aldaketa horrekin gobernua harro datorrela Legebiltzarrera, jakinda aldaketaren ondorioa izango dela bazterkeria eta pobrezia handitzea”.
Albiste erlazionatuak
Lanbide
- Aralarrek, EAk eta Ezker Batuak salatu egiten dute PSE-PPk gainontzeko talde parlamentarioei eta Legebiltzarrari egiten dieten mespretxua
- Lanbide etxeko langileentzako enplegu agentzia erreferente izatea adostu du Legebiltzarrak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek Lanbide Heziketarako irakasleek IRALEn lehentasuna izan dezaten eskatu dio Hezkuntza sailari
Gizarte politika
- Ezenarrok gobernuari eskatu dio ez dezala aplikatu LGSren izoztea gizarte laguntzak emateko orduan
- Aralarrek gogor kritikatu du Jaurlaritzak gizarte laguntzetan egin nahi duen murrizketa berria
- EAJk, Aralarrek, EAk eta EBk, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen agindua “berehala bertan behera uztea” eskatu dute
EZENARRO
- Ezenarro: “Bizikidetzarako Hezkuntzaren aldeko gobernuaren konpromisoa aurrerapausoa da eta bere egiten ditu oposizioko taldeon argumentuak”
- Ezenarrok gobernuari eskatu dio ez dezala aplikatu LGSren izoztea gizarte laguntzak emateko orduan
- Ezenarro: “Berdintasunerako Defentsoria ezabatuz, erreferente sinboliko bat kentzea besterik ez da lortuko”


