Ezenarro: “Tortura salaketen aurrean, arduradun politikoek guardia zibilaren eta poliziaren bertsioak sistematikoki ontzat ematen dituzten estatu batean gaude”
- torturak
- ezenarro
Ezenarrok salatu egin ditu Jaurlaritzaren bozeramaile Idoia Mendiak Portu eta Sarasolaren epaiketaren inguruan egindako adierazpenak. “Berak ere ez du sinesten”, adierazi du, Mendiak esan zuelako epaiketa egiteak berak agerian uzten duela Espainiako estatuak bermeak eskaintzen dituela tortura kasuetan.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarro adierazi duenez, “nazioarteko eragileek diote estatu honetan tortura egon badagoela, sistematikoa ez bada ere. Arduradun politikoek sistematikoki ontzat eman izan dituzten guardia zibilek eta poliziek emandako bertsioak, eta tortura salaketen aurrean ez dira barne ikerketak abian jarri, are gutxiago nazioarteko erakundeek zaindutako ikerketak”, salatu du Ezenarrok. Gainera, “tortura kasuetan eman diren kondena kasu gutxi horietan, gehienak, indultatu egin dira”, gaineratu du Aralarren bozeramaileak. “Beraz, ez da egia Espainiako estatuan berme nahikorik ematen denik torturaren aurrean. Ez dezagun ahaztu bost eguneko inkomunikazioa baimentzen duen legedi berezia ere indarrean dagoela. Hori guztia hortxe dago eta ezin da ezkutatu”, esan du Ezenarrok.
Horren aurrean, Aralarren bozeramaileak adierazi du “ikusteko” dagoela zer ematen duen Portu eta Sarasolaren tortura salaketen epaiketak, "oraindik bide luzea baitago egiteko, arlo horretan oinarrizko eskubideak bermatzeko. Hala ere, ez dut uste Idoia Mendiaren moduko adierazpenek ezertan laguntzen duten Espainiako erakundeek, eta baita Jaurlaritzak ere, behar duten sinesgarritasuna lortzen”.
Albiste erlazionatuak
torturak
- Azken atxilotuek salatutako torturak ikertzeko eskatu du Aralarrek
- Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak berriz ere ukatu du Aralarrek eskatutako herritarren agerraldia, Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren batzordearen aurrean
- Aralarrek torturaren kontrako neurri zorrotzak exijitu ditu, fiskalak Portu eta Sarasola torturatu zituzten zantzuak onartu dituela ikusita
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru


