Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- ezenarro
- laguntzak
- krisia
Diru sarrerak bermatzeko legearen aldaketak Legebiltzarreko lan taldean “gutxi eztabaidatu” direla salatu du Aralarrek; are gehiago, Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok gaur egin den batzordean adierazi duenez, “egin ditugun zuzenketak atzera bota dira, besterik gabe, inolako eztabaida edo elkarrizketarik gabe, hain justu gobernua sustengatzen duten bi taldeek aldez aurretik dena adostua ekarri zutelako eta funtsean, adostua zutelako, lege honen benetako helburua: laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztea eta ez, Lanbidek laguntza sozialak kudeatzeko hainbat funtzio hartzea”.
Ezenarroren ustez, legearen modifikazioaren helburu nagusia ez da gobernuak iragarri zuen hura.“Aldaketa nagusia baldintzak gogortu izana da eta horrela, bizi dugun egoera ekonomiko honetan, aurrekontuen murrizketa gauzatu ahal izatea ahulenen bizkar erortzea”.
Aralarren bozeramaileak azpimarratu duenez, “gobernu sozialistak aurrekontuen murrizketari erantzuteko erabili du legearen aldaketa, laguntza sozialak murriztuz gainera, alderdi popularraren zuzenketak bere eginez”.
Ezenarrok salatu du legearen aldaketa nagusia PPk egindako zuzenketa baten ondotik gehitu zaiola legeari, “laguntza sistemaren atzerapausoa eraginez: urte batetik hiru urteko errolda eskatzea”. “Lehenengo iruzurraz hitz egiten hasi zineten, alderdi popularraren betiko diskurtsoa zuena eginez; eta, geroago, laguntza sozialak defizitariotzat joz, eskubide subjektiboez ari garenean”; hala, Aralarren bozeramailearen ustez, “3.000 pertsona gutxienez geratuko dira sistematik kanpo eta ez daukagu euren premiei erantzuteko inolako alternatibarik proposatzen gaur onartu den lege aldaketarekin”. Horren aurrean, gobernuari eskatu dio “gutxienez onartzeko legearekin premia gehien dituzten pertsonak laguntza sozialetatik kanpo utziko dituztela, aurrekontuak koadratzeko aitzakiarekin”. Ezenarrok, era berean, sozialistei leporatu die “popularrekiko zorra kitatzeko onartu dituztela haien zuzenketak; izan ere, legearen aldaketa laguntzak Lanbidek kudeatzera mugatu izan balitz PPren botoak ez zirelako beharrezkoak izango, horretan adostasun zabalagoa dagoelako Legebiltzarrean”.
Aralarrek, lau ildo nagusitan aurkeztu zizkion zuzenketak legearen aldaketari. Batetik, koordinazio integrala bermatzeko laguntza sozialaren hartzaileari harrera integrala ematea ikuspegi laboral eta sozialetik; bigarrenik, enplegu ‘egokia’ren gehiago zehazteko eskaria, Lanbideko langileari uzten zaion diskrezionalitatea mugatzeko; hirugarrenik, ondare gisa onartzea ohiko etxebizitza ez den ondasun higiezin baten jabetza; eta, azkenik, unitate konbibentzialeko muga kentzeko eskaria.
Albiste erlazionatuak
ezenarro
laguntzak
- Aralarren iritziz, laguntza sozialak jasotzeko baldintzak gogortzeko aprobetxatu dute diru sarrerak bermatzeko legearen modifikazioa
- Jaurlaritzak, bere burua zuzendu eta, diruz lagundu beharko ditu ostalariak, Aralarren ekimenez
- Ezenarrok GLL laguntzak zabal ditzala eskatu dio Jaurlaritzari bai eta, “diru-sarrerak gehitzeko bere zerga proposamen zehatza egin dezala”
krisia
- Aralarrek kritikatu egin du sektore publikoko langileen gain ezarri nahi izatea krisiaren errua
- Dekretu bidez diru-laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murrizten aritzea leporatu dio Aralarrek gobernuari
- Aralarrek aurrekontuen legearen aldaketen kontra egin du, “murrizketek ez diotelako gure egoera ekonomikoari erantzuten, diru-sarreren atala ez delako ukitzen eta , modu alde bakarrekoan apurtzen duelako sindikatuekin adostutako hitzarmena”


