Ezenarro: “Ikaragarria da kalkulu elektoralengatik bakea sakrifikatzeko sozialistek hartu duzuen erabakia”
- Batasuna
- Ezenarro
- Estrasburgo
- bakegintza
Aralarrek PSEri leporatu dio “bista hauteskundeetan jarrita” izatea eta kalkulu horrek eraginda, “helburuak helburu, bide horretan, bakea sakrifikatzeko hartutako erabakia”. Halaxe adierazi du Aralarrek Batasuna legez kanpo utzi izana eta Estrasburgoko Auzitegiaren epaia bete arazteari buruz Legebiltzarrean izandako eztabaidan. Aralar legebiltzar-taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok sozialistei eta popularrei leporatu die “sententzia baten legitimazio politikoaren bila etorri” izana legebiltzarrera, “ agerian utziz, legitimatu beharra sentitzen dutela, sententziaren atzean dagoen Alderdien legeak legitimitate gabeziak dituela badakitelako”.
Aralarren bozeramailearen iritziz, PSEk eta PPk ez dute “bakea eskatzen, bakea ez delako zuen helburua”. Izan ere, “bakea nahi badugu bidea ezin da inoiz izan elkarbizitzako giroa tenkatu eta gaiztotzea. Gobernura iritsi zaretenetik abian jarri duzuen ustezko “deslegitimazio estrategiaren” ondorioz, inoiz baino gorroto gehiago piztu duzue euskal gizartean”.
Aralarren bozeramaileak adierazi du “elkarbizitzarik gabeko bakerik ez dagoela”. “Bakea nahi dugunok eta desberdinen arteko elkarbizitza baketsu eta iraunkorra nahi dugunok badakigu ezin dela gorrotoa ereinez bakea eraiki. Zuek ez duzue bakea bilatzen, garaipena bilatzen duzue, gerra estrategiari lotuta dagoen garaipena; ez bakarrik militarra, baizik eta baita abertzaletasunaren garaipen sozial eta politikoa, estatuaren babesa izateak ematen dizkizuen baliabide guztiak erabiliz”, leporatu die.
Batasunari bide guztiak ixtea leporatu die Ezenarrok sozialistei. “Badirudi bidezidor estuenak ere hesitzeko garaia iritsi dela. Orain ez du ezerk balio, ezta indarkeriaren kontrako posizioa hartzeko asmoa erakusteak ere”. Aralarren bozeramaileak aitortu du Batasunari eta bere inguruari heldu zaiela alde bakarreko erabaki hartzeko ordua. “Baina ez alderdien legeagatik edo Estrasburgoko epaiagatik, baizik eta euskal gizartearen gehiengoak hala eskatu diolako eta gero eta gehiago garelako ezkerrekoak eta abertzaleak izanik inoren zain egon nahi ez dugunak ezkerreko alternatiba abertzalea egiteko”. Hori dela eta, salatu egin du Aralarren ordezkariak “sozialistak hausnarketa egiteko bidean oztopoak jartzen aritzea”. Horren haritik, Ezenarrok talde sozialistaren bozeramaile Jose Antonio Pastorri erantzun dio “ikaragarria” dela “bakea sakrifikatzeko prest agertzea. Zuek argi adierazi duzue, orain indarkeriaren kontra agertzeak ere ez duela balio. Ez duzue nahi ez dizuelako balio; batetik bakerako bidean protagonismoa galduko zenuketelako eta, bestetik, zuen kalkulu elektoralak garbiak direlako 2011ra begira: denok parte hartzen badugu ez delako hain erreza hemen egin dena beste leku batzuetan egitea. Berriro diot, benetan sinesten dut, helburuak helburu, ikaragarria dela bide horretan bakea sakrifikatzeko hartu duzuen erabakia”.
Albiste erlazionatuak
Batasuna
- Aralarrek, Batasunak, EAk eta Alternatibak maiatzaren 1ean aurkeztuko dute beren alternatiba sozio-ekonomikoa Nafarroan
- Zabaleta: "ETAk badaki ez daukala bake prozesuak aurrera egitea galerazteko aukerarik"
- Patxi Zabaleta: "Gernikako Akordioa akorazatua dago, ETAren atentatuen aurrean ere bai"
- Jon Abril: “Bartzelonako manifestazioak izan behar du protagonismoa eta erreferentzialtasuna”
Ezenarro
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
Estrasburgo
bakegintza
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarroren iritziz, “bake hezkuntza planaren modulazio berri baten aurrean gaude, indarra GGEEn sustapenean jartzen duena”
- Hiriburutza eta elkarbizitza


