Ezenarro: “Har ezazu dagokizun ardura, eta eskaini gizarteari, zehaztasuna, ekimena, lidergoa eta ausardia zerga politikaren gaineko ezinbesteko eztabaidari ekiteko”
- fiskalitatea
- ezenarro
- lopez
- zerga
“Har ezazu, eta eskaini gizarteari, zehaztasuna, ekimena, lidergoa eta ausardia zerga politikaren gaineko ezinbesteko eztabaidari ekiteko”. Halaxe eskatu dio Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok Patxi Lopezi. Fiskalitatearen gainean “behin eta berriro egin asmo duen eztabaidaren iragarpenaren zehaztasunak ematea” erreklamatu dio Ezenarrok kontroleko plenoan. “Han eta hemen eztabaida egin behar dela esatetik harago, zehaztasunak ematea, ekimena hartzea, lidergoa bere egitea eta lehentasunezko bazkide duen PPri aurre egiteko ausardia izatea” eskatu dio Lopezi. Izan ere, Ezenarroren iritziz, “lehendakari batek ezin du lau urte eman guztion arteko eztabaida egin behar dela esaten eta gero ezer ez egin”.
“Ezkerreko izena izan, baina, aldi berean, eskumako politikak egiteko tentazioa duen gobernuak sinplekerietan aritzen garela leporatzen digu besteoi, apriorismoekin jokatzea. Baina BEZ igotzea edo ondareen gaineko zerga kentzea, argi dago ez dela inondik inora zerga politika birbanatzailea”, gogorarazi dio Ezenarrok Lopezi. Hori dela eta, horretaz guztiaz hitz egiteko prestutasuna adierazi dio Ezenarrok Lopezi, baina “ezinbesteko eztabaida horri ekiteko, eguna, metodologia eta parte-hartzaileak zehaztea” eskatu dio lehendakariari, “gaur kontroleko plenoan emandako erantzuna erabat eznahikoa izan baita. Lopezek ez du inongo zehaztasunik eman hainbeste aldiz iragartzen duen fiskalitatearen inguruko eztabaida nola egingo asmo duen. Berriz ere azaleko argumentuetan geratu da”.
Albiste erlazionatuak
fiskalitatea
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Aralarrek Lopez kritikatu du “titularrak ematetik harago ez duelako erabakirik hartzen”
- Rebeka Ubera: “Diputazioak atzera egin du Enpresen Sustapenerako Elkarteak indargabetzeko orduan”
- Aralarrek kritikatu du Foru Gobernuaren zerga neurri atzerakoiek diru bilketa 2006ko mailara eraman dutela
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
lopez
- Aralarrek Lopez kritikatu du “titularrak ematetik harago ez duelako erabakirik hartzen”
- Ezenarro: "Ihesean eta hirugarren batzuetan ezkutatzen den gobernua da Lopezena"
- Ezenarrok “joko bikoitzean aritzea” leporatu dio Lopezi, sozialistek sustatutako murrizketen ardura PPri egozteagatik
- Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala


