Ezenarro: “Genero indarkeria da gaur egun Euskadin hiltzen duen indarkeria”
- indarkeria
- matxista
- ezenarro
Horren aurrean, “tentsio gehiago” eskatu dio Jaurlaritzari. Izan ere, Legealdia hasi zenetik ez da behin ere bildu Etxeko tratu txar eta sexu-erasoen biktima diren emakumeei eskaintzen zaien laguntza hobetzeko Erakundeen arteko Akordioaren Jarraipen Batzordea. “Are gehiago, Aralarrek egindako eskariari esker deitu omen da bilera gaurko. Horregatik diogu ez dagoela behar den tentsiorik gaiari heltzeko erakundeen aldetik. Legebiltzarrera ekarri behar izan dugu eskaria genero indarkeriaren kasuetan aplikatzen diren protokoloetan atzeman diren hutsuneei aurre hartzeko”. Ezenarrok azaldu duenez, “Zarautzekoaren ondotik Aralarren gutxienez hutsune bi sumatu ditu protokoloetan: harrera etxeak uztea erabakitzen duten emakumeen egoeraren berri izateko erakundeek nolabaiteko jarraipena egin beharko luketela eta tratu txarrak egon diren familietako adin txikikoei babesa gehitu beharko litzaiekeela”.
Era berean, Aralarren bozeramaileak eskertu egin du Legebiltzarreko taldeek ekimenak aurrera egin dezan lortutako akordioa eta “erakundeek beren kabuz egin beharko luketena egin dezaten balio izan badu ekimena hartzeak, zerbaitetarako balio izan du orduan”.
Albiste erlazionatuak
indarkeria
- Ezenarro: "Indarkeriaren amaiera ordenatuan herri akordioa beharrezkoa da"
- Ezenarro: "Herri honentzako ezker abertzalearen eskaintza ez dut nahi bakarrik Batasunak ordezkatzen duena izatea"
- Genero indarkeria jasan duten emakumeentzako harrera etxean euren kabuz uzten duten emakumeen egoeraren berri izateko protokolorik dagoen jakin nahi du Aralarrek
matxista
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru


