Ezenarro: “Eskola bakerako hezkuntza egiteko da, ez biktimei errekonozimendua egiteko”
- bakea
- plana
- ezenarro
- hezkuntza
Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok, Euskadi Irratian egindako adierazpenetan, berretsi egin du gaur goizean “gobernuak aurkeztu duena ez dela bakerako hezkuntza plan orokor bat, baizik eta PSE eta PPrentzat oinarrizko irizpenak jasotzen dituen dokumentu, batez ere, politikoa”. Ezenarrok salatu egin du “indarkeriaren deslegitimazioaren izenean gaur indarrean dauden erakundeak legitimatzea bilatzen” duela, bai eta“biktimei zentralitatea ematea ere”. Horren aurrean, Ezenarrok eskola kontseiluak adierazitakoa gogoratu du: eskolan eta hezkuntzan zentralitatea ikasleek dutela, ez biktimek. “Eskola bakerako hezkuntza egiteko da, eta ez biktimei errekonozimendua egiteko dokumentu horretan jasota dagoen bezala. Beraz, horiek baldin badira irizpide ukaezinak PSE eta PPren aldetik, adostasuna gainontzekoekin ezinezkoa da”, baieztatu du Aralarren bozeramaileak.
Horren haritik, alegazioetan Jaurlaritzari eskatzen zaio lehengo legealdiko bakerako hezkuntza planetik zer mantentzen duten eta zer kendu nahi duten. Horren haritik, gainera, Ezenarrok azaldu du ostiraleko kontroleko osoko bilkuran Celaa sailburuak Aralarrek egindako interpelazioari erantzun beharko diola, azaltzeko “gobernuko ardura hartu dutenetik, nola landu den bake hezkuntza eskoletan eta bereziki zer egin duten biktimen gaia eskoletara eramateko”. “Horixe da euskal gizarteak, eta batez ere hezkuntza komunitateak, jakin nahi duena, hau da, zehazki jakitea gobernu honentzat zerk irauten duen aurreko legealdiko planetik eta ze aldatu nahi duten”, zehaztu du Ezenarrok. “Behin hori jakinda hitz egiten hasi ahal izango dugu”, gehitu du Ezenarrok.
Albiste erlazionatuak
bakea
- Ezenarrok “garrantzitsutzat” jo du Otegik esan izana indarkeriaren erabilera politikoki ez dela eraginkorra
- Ezenarro: "Tentazioa dago beste barik aurrera egiteko, baina horrela ez da bake iraunkorra bermatuko"
- Ezenarrok “iraganaren errebisio kritikoa egiteko premia” aldarrikatu du “indarkeriak arazo politikoak konpondu beharrean areagotu egiten dituela aitortzeko”
- Aralarrek salatu egin du "inoiz Jaurlaritza batek egin dituen murrizketa sozialik handienak egiten ari dela gobernua"
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
hezkuntza
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Basaberen iritziz “onartezina da Celaak B ereduko ikasleak hizkuntza eskakizunetik salbuetsi gura izatea”
- Santurtziko Haurreskolak eskari guztiei erantzungo diela segurtatu du Celaak
- Aralarrek EAEko gurasoak zoriondu nahi ditu euskararen aldeko apustua egiteagatik


