Ezenarro: “Epe ertainera gure helburua da ezkerreko alternatiba abertzalea gobernu alternatiba bihurtzea”
- Ezenarro
“Soziologikoki posible da”, azpimarratu zuen Ezenarrok, “herritar asko gaudelako espazio horretan. Indarkeriak ez du utzi gobernu alternatiba izatea ezker abertzalekoa, baina iruditzen zaigu epe ertainean hori posible izango dela eta horren alde lan egin behar dugu”.
Aralarreko legebiltzarkidearen arabera, honek eskatzen du egoeraren diagnostikoa egitea. Gaurko errealitatean hiru ezaugarri nagusi daudela azaldu du: “Demokraziaren historiatik hona, lehen aldiz abertzale guztiok gobernu nagusietatik kanpo gaude, Nafarroan eta EAEn; bestetik, eztabaida prozesuak gora behera, gaur gaurkoz ETAk indarrean jarraitzen du, eta ETAren indarkeriaren zama pairatzen jarraitzen dugu; hirugarrenik, ezin dugu ahaztu azken urteotan bizi dugun krisi ekonomikorik latzena bizi dugula”. Nabarmendu duenez, “egoera horretan kokatu behar dugu gure lana, ezkerreko alternatiba abertzalea gobernu alternatiba bihurtu ahal izateko”.
Eusko Jaurlaritzaren osaeraz ere mintzatu da. “PSE-PPren gobernua gutxiengotik egindakoa da, eta frentista eta espainolista da, horri oposizioa egin behar zaio ikuspegi euskaltzale, abertzale eta ezkerreko batetik”. Era berean, Jaurlaritzak ezkerreko politikarik ez duela egiten eta bere kudeaketa ekonomikoa kritikatu ditu Ezenarrok. “Gobernu honen zorpetzearen bidea hartu du finantzazio arazoei aurre egiteko, ezkerreko bidea hartu beharrean, hau da, politika fiskalean aldaketak egitea eta zerga politika goitik behera aldatzea. Horrek eragin du inoiz baino zorpetuago dagoen Eusko Jaurlaritza izatea. Hori urte batean bakarrik. Hemendik lau urtera egoera oso larrian egon gaitezke. Jaurlaritzaren politika ekonomikoa negargarria da”.
Albiste erlazionatuak
Ezenarro
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
- Ezenarro hirugarren urtez jarraian politikorik baloratuena


