Ezenarro: “Bizikidetzarako Hezkuntzaren aldeko gobernuaren konpromisoa aurrerapausoa da eta bere egiten ditu oposizioko taldeon argumentuak”
- Bakea
- Legebiltzarra
- EZENARRO
- Hezkuntza
Gaur bertan aurkeztu duten “Bizikidetzarako Hezkuntzaren aldeko konpromisoaren aurrean”, Aralar taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok “oso positibotzat” jo du Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak “orain, hezkuntza oinarri gisa ezartzea, GGEEak eta pertsonaren duintasuna, eta helburutzat jotzea elkarbizitza demokratikoa”. Bestalde, hezkuntza-komunitatearen hogei bat erakunde eta eragileekin Hezkuntza sailak hartutako konpromisoak “gobernuak konfrontaziorako erabili duen bake planaren, eta batez ere hezkuntzarako bake planaren, norabide aldaketa suposatzen du; beraz, era positiboan baloratzen dugu Hezkuntza sailak atzera egin izana eta bere egin izana oposizioko taldeok, legegintzaldiaren hasieratik gehiago, erabili izan ditugun argumentuak, auzi horren inguruan”.
Hala ere, bozeramaile parlamentarioaren ustez, “ez da ulertzen hainbeste eztabaida parlamentario eragin dituen gaian norabidez aldatzea erabakitzen denean, Legebiltzarreko taldeoi ez jakinaraztea, are gehiago, guk geuk defendatu ditugun postulatuak aintzat hartzen direnean. Eta ez dugu ulertzen, ezta konpartitzen ere, eragile sindikalekin akordiorik ez lortu izana, eta azken orduko kontaktu bat bakarrik eduki izana”.
Bestalde, Ezenarroren iritziz, “oraindik kontu bi geratzen dira argitzeko: 1) Hartutako konpromisoek, Bake planean jasotzen direnen guztiz kontrakoak, plana aldaraziko duten; eta 2) zein izango den hartutako konpromisoen garapen metodologikoa ikastetxeen egunerokotasunean”.
Horregatik guztiagatik, Aralar legebiltzar taldeak, EAJrekin batera, hezkuntza batzordearen ezohiko bilera eskatu dute, Hezkuntza sailbururen agerraldia lehenbailehen egin dadin.
Albiste erlazionatuak
Bakea
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Aralarrek bakea sendotzeko proposamena aurkeztu du, “inolako bazterketarik gabea eta lidergo politikorik gabea”
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “besteei eskatzetik harago, zehaztu dezala Adiskidetasunerako bere akordioa”
Legebiltzarra
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
EZENARRO
- Ezenarrok gobernuari eskatu dio ez dezala aplikatu LGSren izoztea gizarte laguntzak emateko orduan
- Ezenarro: “Berdintasunerako Defentsoria ezabatuz, erreferente sinboliko bat kentzea besterik ez da lortuko”
- Ezenarro: “Ulertezina da gobernu sozialista harro sentitzea bazterkeria eta pobrezia handitzen duen lege aldaketarekin”
Hezkuntza
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Aralarrek bere poza adierazi du “erlijio-ikasgaian matrikulatzeko kanpaina eten delako irrati-telebista publikoan”
- Ezenarroren iritziz, “bake hezkuntza planaren modulazio berri baten aurrean gaude, indarra GGEEn sustapenean jartzen duena”


