Ezenarro: “Berdintasunerako Defentsoria ezabatuz, erreferente sinboliko bat kentzea besterik ez da lortuko”
- Legebiltzarra
- EZENARRO
- Berdinasuna
Berdintasuneko Defentsoria Legebiltzarraren menpekotasuna izango lukeen organoa izatea defendatu du Aralarrek, osoko zuzenketaren defentsan, eta ez gobernuaren menpe dagoena; “modu horretan, demostratua dago, era autonomoago batean funtzionatuko lukeela eta askatasun handiagoz egingo lukeelako lan”. Aralarren bozeramaileak hasieratik salatu du gobernuak proposatzen duen aldaketak ez duela egin zitezkeen hobekuntzarik planteatzen; “planteatzen duen bakarra da Defentsoria ezabatzea eta bere funtzioak Emakundek beregain hartzea, hau da, Espainiako eredua jarraitzea besterik gabe eta guk ez dugu horrekin bat egiten”. Horregatik, Berdintasun legeari aldaketa egitekotan ere, Defentsoria benetan ahalik eta eraginkorrena izatea ekarriko duen aldaketa gauzatzea planteatu dadila eskatu du Aralarrek, autonomoagoa eta independenteagoa bilakatzeko. Izan ere, “aldaketa anbiziosoagoa gauzatzea egokiagoa litzatekeela onartzen bada, ez da onargarria gobernuak adieraztea ez dela aldaketa hori gauzatuko konplexuegia delako eta kontsentsuak lortzea zailagoa litzatekeelako. Era horretako adierazpenak ez dira onargarriak”, salatu du Ezenarrok.
Ezenarrok gogora ekarri du Emakundeko zuzendariak ere onartu zuela, Legebiltzarrean egindako agerraldian, egitera doazen aldaketak ez duela muina ukitzen, “ez duela egon zitezkeen hutsuneak hobetzeko planteamendurik egiten”. “Berdintasunaren alorrean behin eta berriz erabili den argumentua izan da Emakundek eta Defentsoriak dituzten konpetentziak gainjarri egiten direla, baina, aldi berean, gobernuak, lerro horixe jarraituz eta nahasmena areagotuz, genero indarkeriaren zuzendaritza sortzeko erabakia hartu zuen, Emakundetik kanpo; beraz, argumentu horrek ez du balio”, gehitu du Ezenarrok. Hala, bozeramaile abertzalearen ustez, “beste behin ere atzerapauso baten aurrean gaude. Murrizketa da berriz ere gobernuak proposatzen duena, dirua aitzakia gisa erabiliz, gobernuaren obsesio bihurtu delako aurrekontuak koadratzea eta horretarako beharrezkoa bada bidean egin diren aurrerapausoak bertan behera geratzea, bada, egiten da eta kito”, leporatu dio Lopezek zuzentzen duen gobernuari.
Albiste erlazionatuak
Legebiltzarra
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
EZENARRO
- Ezenarro: “Bizikidetzarako Hezkuntzaren aldeko gobernuaren konpromisoa aurrerapausoa da eta bere egiten ditu oposizioko taldeon argumentuak”
- Ezenarrok gobernuari eskatu dio ez dezala aplikatu LGSren izoztea gizarte laguntzak emateko orduan
- Ezenarro: “Ulertezina da gobernu sozialista harro sentitzea bazterkeria eta pobrezia handitzen duen lege aldaketarekin”


