Ezenarro: “Baliabide publikoen galera ekiditeko hartu behar dugun bidea iruzur fiskalaren aurka borrokatzea da, ez –PPk egiten duen moduan– iruzurraren zalantza sektorerik ahulenen gain jartzea”
- zergak
- fiskalitatea
- ezenarro
- lopez
“Talde popularrak egindako laguntza sozialetako iruzurraren gaineko ekimena fiskalitatearen gaineko eztabaida saihesteko” izatea leporatu dio Aralarrek PPri. “Fiskalitatearen gaineko eztabaida irekiz gero herri honetan dagoen benetako iruzurraren gaia aterako litzateke eta, hori ekiditeko, eztabaida desbideratu eta gizarte zerbitzuetan ematen den iruzurra erabili nahi izan du PPk, sektorerik ahulenengan jarriz iruzurraren zalantza. Hainbeste jende egoera larrian bizi denean PPk laguntza sozialetako iruzurraren mamua astindu nahi ikuspegi moral batetik begiratuta onartezina da”.
Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarrok adierazi duenez, “zerga eremuan dagoen iruzurra zerbitzu sozialetan dagoena baino askoz handiago da”. “Ados gaude baliabide publikoen galera ekidin behar dela baina bidea beste bat da, zerga politika eta eremu horretan dagoen iruzurra borrokatzea”. Ezenarrok:gogorarazi du 2007tik hona hartu diren erabaki fiskalen ondorioz diputazioek 1.300-1.500 milioi euro gutxiago jasotzen dituztela, eremu fiskaleko ikuskaritza %1koa dela, Belgikan, Alemanian edo Danimarkan %25a denean; laneko errentetatik jasotzen duguna kapital errentetatik jasotzen dena baino gehiago dela;, eta errenta altuenek mekanismoak dituztela zerga gutxiago ordaintzeko. “Hori danok dakigu. Herri honetan dagoen iruzur fiskalik handiena da. Eta iruzur fiskalaren kontrako borroka da baliabide publikoen galera ekiditeko guztiok hartu beharko genukeen dugun bidea”, gehitu du Ezenarrok.
Horren haritik, Patxi Lopezi eskatu dio”PPren eskarietatik harago, ekin diezaiola zerga-politikaren gaineko eztabaidari eta “eguna eta ordua jar dezala” eztabaida horri ekiteko.
Albiste erlazionatuak
zergak
fiskalitatea
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Aralarrek Lopez kritikatu du “titularrak ematetik harago ez duelako erabakirik hartzen”
- Rebeka Ubera: “Diputazioak atzera egin du Enpresen Sustapenerako Elkarteak indargabetzeko orduan”
- Aralarrek kritikatu du Foru Gobernuaren zerga neurri atzerakoiek diru bilketa 2006ko mailara eraman dutela
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
lopez
- Aralarrek Lopez kritikatu du “titularrak ematetik harago ez duelako erabakirik hartzen”
- Ezenarro: "Ihesean eta hirugarren batzuetan ezkutatzen den gobernua da Lopezena"
- Ezenarrok “joko bikoitzean aritzea” leporatu dio Lopezi, sozialistek sustatutako murrizketen ardura PPri egozteagatik
- Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala


