Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- euskara
- basabe
EAEko Fiskaltza nagusiak espainolez baino ez zuen igorri 2010 urteko bere memoria Eusko Legebiltzarrera. Horren aurrean, Aralar taldeak memoria horren aurkezpena atzeratzera eskatu zuen, harik eta EAEko hizkuntza ofizial bietan igorri arte, gogoraraziz parlamentuko araudiak bere 2. artikuluan dioela:“legebiltzarkideek bi hizkuntza ofizialak berdin-berdin erabiltzeko eskubidea izango dute, nola Eusko Legebiltzarrarekiko beren harremanetan hala beren eginkizunak betetzean”.
Gaur, baina, Herrizaingo batzordeko presidente sozialistak ez du aurkezpena atzeratu eta ukatu egin dio Aralarreko legebiltzarkide Mikel Basaberi euskaraz lan egiteko duen eskubidea. Horren aurrean, Aralarrek utzi egin du batzordea.
Ez da lehenengo aldia Aralarrek euskarak Legebiltzarrean jasaten duen gutxiespena salatzen duela eta, esate baterako, polizia legearen memoria eta beste hainbat agiri gaztelania hutsean baino ez daudela eta, Aralarrek lege horien tramitazioa etetea eskatu duela eta harik eta hizkuntza ofizial bietan bidaltzen dituzten.


