Euskarazko kalitatezko telebistaren edukiak guztion artean eztabaidatzeko eskatu du Aralarrek
- ETB
- Basabe
EiTBren Zuzendari Nagusi Alberto Suriok Aralarren galdera bati erantzunez gaur Legebiltzarrean esan duenez, "barne hausnarketa prozesu bat abian dago", euskarazko kalitatezko telebistak izan beharreko edukien gainean. "Euskarazko telebista kalitatezkoa behar dugu, ikusle guztientzat egokia izango dena, ez kirolzale eta 16 urtetik beherakoentzat bakarrik", zehaztu du Aralarreko Legebiltzarkide Mikel Basabek.
Hausnarketa taldean “EiTB barruko iritziak bakarrik kontuan hartu beharrean, kanpotik izan daitezkeen ekarpenei irekita egotea” eskatu dio Basabek EiTBko zuzendaritzari. Gainera, Aralarren iritziz “hausnarketa hori ezin daiteke hausnarketa orokor baten barruan sartu, ETBk euskara eta kalitatea nola uztartu behar duen inguruan egin behar da, beren beregi”, adierazi du legebiltzarkideak.
Basaberen iritziz, "ETB1en eskaintza ez da egokia,
azkeneko urteetan okerreko bidean sartu da, eta orain dugun aukera erabili egin
behar da, euskal hiztunok merezi dugun telebista izan dezagun". Aralarreko
kidearen esanetan, "ikusle-kopuruak behera egin du, euskaldunon kopuruak gora
egin duen bitartean; argi dago eskaintzak ez duela eskatzaileen gogoa
asebetetzen". "ETB3 martxan egoteak eta ETB4 aurtengo aurreikusita egoteak
aukera ematen digu ETB1 kirol eta marrazki bizidun emisio-orduz arintzeko eta
bertan programazio osoa eskaintzeko".
ETBko zuzendari nagusi Alberto Suriok Eusko Legebiltzarrean irailean egindako adierazpenak gogoratu ditu Basabek. Suriok hausnarketa taldea beharrezkoa zela esan zuen errealitate berrira egokitzeko, audientzia berreskuratzeko eta kalitatezko euskarazko edukiak indartzeko. Hori guztia lortzeko, Aralarren iritziz, “zuzenena eztabaida sozializatzea da, eta ez telebistaren baitako prozesu huts bihurtu”.
Albiste erlazionatuak
ETB
- Aralarrek positibotzat jo du Legebiltzarrak onartu izana ikerketa batzordeak publikoak izatea
- Aralarren ekimenez Legebiltzarrak EiTBko zuzendaritzari eskatu dio, ETB1n egoera aztertu eta neurri zuzentzaileak hartzea
- Iosu Murgia: "Bere obsesio espainolistaren ariete bezala erabiltzen du PSEk erregearen mezua ETBn"
- Aralarren iritziz, “ez da egia gaur egungo gobernuak EITBn esternalizazioari aurre egiten dionik”
Basabe
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi
- Aralarrek pozik hartu du Kultura sailburuaren konpromisoa euskal hiztunari egindako adierazpenak gaztelaniaz errepika ditzala ez eskatzeko
- Basabe: “Hiru gezur esanda, euskararen erabileraren kontra egiteko aldatu dute legea PSE-PP-UPyD alderdiek”
- Aralarrek bere poza adierazi du “erlijio-ikasgaian matrikulatzeko kanpaina eten delako irrati-telebista publikoan”


