ETB-0: zero ganora eta zero euro
2010/07/25
- etb
- perez
- basabe
- nafarroa
Mikel Basabe eta Nekane Perez Aralarren parlamentariek ETB Nafarroan ere LTD bidez ikustea aldarrikatzen dute, Berrian argitaratutako iritzi artikulu batean. Izan ere, "duela ez asko, Aralarrek aurkeztutako legez besteko proposamen bat eztabaidatu genuen Eusko Legebiltzarrean. Proposamen horretan eskatzen genuen Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak negoziazioei ekitea, Nafarroan ETBren eskaintza osoa ikusterik izan dadin LTDren bitartez". Ekimena, baina, ez dute babestu alderdi sozialista biek eta parlamentari biek salatu egiten dute ETBren egungo egoera, eta agintean daudenen utzikeria.
Berria egunkarian artikulua irakurtzeko
Albiste erlazionatuak
etb
perez
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek


