Ertzaintzak greba eguneko manifestariak zergatik jo zituen galdetuko dio Aralarrek Aresi
- ertzaintza
- basabe
- ares
- greba
Ertzaintzak greba orokorreko egunean grebalariek egin zituzten ekitaldietan izan zuen jarrera oldarkorra salatu du Aralarrek. Legeztaturiko greba eta manifestazioak ziren, euskal gehiengo sindikalak deitu zituenak urtarrilaren 27an, erabat salagarria den pentsioen erreformaren kontra egin zirenak. Aralarrek bat egin zuen greba orokor deialdiarekin eta parte hartu zuten bere ordezkari eta militanteek sindikatuek deituriko protesta ekitaldietan. Hala, Mikel Basabe legebiltzarkideak, esaterako, Gasteizen egin zen manifestazioan parte hartu zuen. Horren harira, Aralarren legebiltzarkideak interpelazioa egingo dio Herrizaingo sailburuari, “Dato kalean Ertzaintzak manifestariak jo izanaz” erantzun dezan.
Legebiltzarrean aurkeztutako interpelazioan, Basabek azaltzen duenez, “gehiengo sindikalak deituriko manifestazio bat igarotzen ari zela, Ertzaintzak manifestarien kontra egin zuen, manifestazio horretan zihoazen hainbat lagun kolpatuz”. Tartean, Basabe bera ere kolpatu zuen Ertzaintzak. Lehenengo kolpea, herritar bat zergatik kolpatzen ari zen euskaraz galdetu zuenean izan zen –herritarra gainera, poliki bada ere, bazihoanean–. “Bigarren eta hurrengo kolpeak, azken ertzain horrek, zenbaki profesionala euskaraz eskatutako bakoitzean” izan ziren. “Azkenean, gaztelaniaz legebiltzarkide izaeraren berri eman eta gero, kolpeak emateari utzi eta alde egiteko eskatzen hasi zen ertzaina”. Basabek interpelazioaren zioan azaltzen duenez, “berriz ere zenbaki profesionala eskatu eta “qué pesado eres” bota ondoren, amore eman eta ustez karnet profesionala dena erakutsi” zion ertzaintzak.
Aralarren legebiltzarkideak interpelazioaren zioan bertan azaltzen duenez, “Santiagoko ospitaleko itxarote-gelan beste hainbat lagun zeuden, manifestazioan jasoriko kolpeez artatuak izateko zain, tartean adineko gizon bat, zeinak lau saihets apurturik ei zituen”. Horren guztiaren aurrean, Aralarrek ezinbestekotzat jotzen du Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresek beharrezko azalpenak ematea Legebiltzarrean. “Horregatik egingo diogu interpelazioa, ahal dela, datorren barikuan erantzun dezan”. Basabek jakinarazi duenez, Herrizaingo sailetik ez da inor berarekin, edo talde parlamentarioarekin, harremanetan jarri gertatutakoaz azalpenak emateko.
Albiste erlazionatuak
ertzaintza
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- Aresek Ertzaintzari eman dion mezua “arriskutsua eta desegokia” dela salatu du Aralarrek
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek
ares
- Aresek Ertzaintzari eman dion mezua “arriskutsua eta desegokia” dela salatu du Aralarrek
- Aralarrek Herrizaingo sailburua gezurretan ari dela salatu du, eta “adierazpen askatasuna berriz ere murriztu” izana leporatu dio
- Kartelak eta argazkiak kentzeko orduan “ardura eta zuhurtzia eza” leporatu dio Aralarrek Aresi


