Enplegu merkatuaren prekarietatea areagotzea da lan-erreformaren helburu bakarra
- Lana
Aralarrek gogor salatzen du lan-erreforma. PP ez doa norabide egokian. Aitzitik, iritzi diogu une gogor hauetan politikak beste alde batera jo behar duela. Finantza eta espekulazio merkatuak kontrolpean izatea ezinbestekoa da, lan merkatua pertsonen zerbitzura jartzeko eta gizarte eskubideak errespetatzeko. Izan ere, irtenbidea ez da etorriko arlo guztietan murrizketak eginez; baizik eta langileen lan-baldintzak, gizarte babesa eta bultzada eta inbertsio publikoa bermatuz. Horixe estatuaren eta politikaren eginkizuna.
Bukatzeko, gogoratu beharra dago Aralarrek gure berezko ezaugarrietara egokituriko lan eta bizitzeko euskal esparrua aldarrikatzen jarraituko duela.
Albiste erlazionatuak
Lana
- Aralarrek Jaurlaritzari informazioa eskatu dio Legebiltzarrean, Celsa enpresa ez ixteko mahai gainean jarri duen mailegua argitzeko
- Maeztu: “Negoziazio kolektiboaren erreforma lan harremanetarako euskal esparruaren kaltetan izango da”
- Kooperatiben lege aldaketarekin aurrera egiteko asmoa duen argitzea eskatu dio Aralarrek Lehendakariari


