EkoEuskadi 2020ren helburu estrategikoak azaltzeko, sailburu guztien agerraldia eskatzeko ekimena aurkeztu du Aralarrek
- Maeztu
- Ingurumena
Aralarrek gaur erregistratu du EkoEuskadi 2020 egitasmoaren nondik norakoen inguruan azalpenak eskatzeko mozioa Legebiltzarrean. Ekimenak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio “sailburu guztiek agerraldia egin dezatela, bakoitzari dagokion batzordean, zehaztu dezaten EkoEuskadi 2020k jasotzen dituen helburu estrategikoak lortzeko sail bakoitzak izango duen parte-hartze maila”. Era berean, abian jarriko diren ekimenen inguruan ere zehaztasun gehiago eskatzen zaie, eragin ekonomikoa zehaztea eta finantzazio iturria zein izango den adieraziz.
Ekimenaren zioan Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk adierazten duenez, “zeharkakotasunari garrantzia behin eta berriro errepikatzen da dokumentuan eta lehendakariaren hitzetan”. Maeztuk ezinbestekotzat jotzen du “Eusko Jaurlaritzaren sail guztien parte-hartzea ze mailakoa izango den argi gera dadila”.
Legebiltzarkideak lehendakariari interpelazioa zuzendu zion joan zen asteko kontroleko osoko bilkuran, EkoEuskadi 2020 egitasmoaren inguruan zehaztasunak eskatzeko. Lehendakariak minutu batzuk lehenago ganbera utzi zuen eta uko egin zion erantzuteari, erantzukizuna Ingurumen sailburuari utziz. Hori ikusita, Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk lehendakariari “lidergo falta” leporatu zion eta iragarri egin zuen garapen ereduaren debatea gizarteratzeko gai horren inguruan mozioa aurkeztuko zuela , "ikusita gobernuak estrategikotzat jotzen duen ekimen horrekiko gobernuak berak erakutsi duen ardura falta".
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari


