Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek uste du Ekin-ek desegiteko erabakia hartu izana berri positiboa dela, berretsi egiten duelako bakerako egiten ari garen bidea

Aralarrek uste du Ekin-ek desegiteko erabakia hartu izana berri positiboa dela, berretsi egiten duelako bakerako egiten ari garen bidea

2011/10/01
  • BAKEA
  • eta
Ekin-ek desegitea erabaki du GARA egunkarira bidalitako gutunaren arabera. Aralarrek bere iritzia emateko hurrengo prentsa oharra argitaratzen du.

Aralarrek uste du gaur agertzen den berria positiboa dela eta gainera berretsi egiten duela bakerako egiten ari garen bidea. Azpimarratzekoa da alde bakarreko erabaki bat dela, eta baita ere politika egiteko hartu den erabakia dela. Zehaztasun horiek biak aintzat hartzekoak dira.

Berri honek adierazten duena da, egiten ari garen bake eta normalkuntzarako bidea sendotzen eta tinkotzen ari dela, eta itzulezina bilakatzen ari dela, Gernikako Akordioak adierazten duen ildotik.

Azkenik, Aralarrek txalotu egiten du urrats hau, txalotu egiten duen bezala politikagintzara bidean egindako urrats guztiak.